Politika -
etorkinei emandako Laguntzak
'Ez diot inori barkamena eskatu behar, are gutxiago SOS Arrazakeriari'
Gasteizko PSE-EEko taldeak idazki bat bidali dio Calparsorori, Javier Maroto alkateak egindako adierazpenen informazio zabalgoarekin.
Erredakzioa
Javier Maroto Gasteizko alkateak gaur, asteartea, etorkinei eta diru laguntzei buruz esandakoa berretsi eta argi utzi du ez diola inori barkamena eskatuko, "are gutxiago SOS Arrazakeriari".
Marotok esandako berretsi du, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak esan ostean ez duela baztertzen alkatea deitzea adierazpenak argitzeko.
"Ez dut esandako zuzenduko. Esandako guztia berretsi egiten dut eta ez dut uste inori barkamena eskatu behar diodanik, are gutxiago SOS Arrazakeriari", esan du Gasteizko alkateak.
PSE-EEk informazio gehiago bidali du
Gasteizko PSE-EEko taldeak idazki bat bidali dio Calparsorori, Javier Maroto alkateak egindako adierazpenen informazio zabalgoarekin.
Patxi Lazcoz PSE-EEren Gasteizko Udaleko bozeramaleak informazio gehiago helarazi nahi izan dio, eta fiskalari bidalitako oharrean azpimarratu du Marotok "daturik izan gabe" egin zituela adierazpenak.