Politika -

Kataluniako kontsulta

CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdiek mobilizaziorako deia egin dute

Hala, Kataluniako Asanblada Nazionalak egindako deialdiarekin bat egin dute alderdiek: 19:00etarako deitu dituzte protesta-bilkurak. Kataluniako Parlamentuak, bestalde, alegazioak iragarri ditu.

Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren jakin eta berehala protestak egin ziren Katalunian.
Auzitegi Konstituzionalaren erabakia jakin eta berehala protestak egin ziren Katalunian.
Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren jakin eta berehala protestak egin ziren Katalunian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 9ko galdeketa adostu zuten alderdiek (CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP) gaur arratsalderako Kataluniako udaletxe atarietan deitu dituzten elkarretaratzeetan parte  hartzeko deia egin dute, Auzitegi Konstituzionalak kontsulta bertan behera utzi izana salatzeko. Hala, Kataluniako Asanblada Nazionalak egindako deialdiarekin bat egin dute alderdiek: 19:00etarako deitu dituzte protesta-bilkurak.

Sant Jaume plazan, Generalitatearen egoitzaren eta Bartzelonako Udalaren parean, besteak beste, CDCko ordezkariak izango dira, tartean, Josep Rull.

Unio alderdia ere mobilizazioetan egongo da. Josep Antoni Duran Lleidak ezingo du parte hartu, Kolonbian dagoelako, baina alderdiko ordezkaritza zabalak hartuko du parte elkarretaratzetan.

ICV-EUiA alderdiak ere jakinarazi du, ohar baten bidez, Sant Jaumeko bilkurara ordezkariak bidaliko dituela; bertan izango dira Dolors Camats eta Joan Herrera koordinadore nagusiak.

Atzo Auzitegi Konstituzionalak kontsulta bertan behera utzi zuenetik, sare sozialetan etengabea da mobilizaziorako mezuen jarioa. ERCk bere twitter kontuan ondorengoa esan du, goizean: "Euria egin arren, hartu aterkia. Mundu guztia, 19:00etan, udaletxe atarietara".

Alegazioak

Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidenteak iragarri duenez, alegazioak aurkeztuko dituzte Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren kontra. Parlamentuan bertan egin ditu adierazpenok Gispertek. Bere hitzetan,  ‘gertakari’ bat erabiliko dute baliogabetzea atzera botatzeko argudio modura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Berriak Politika Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak CUP gaur Kataluniako prozesua zuzenean Gizartea albisteak