Politika -

Kataluniako Prozesua

PPk Mas salatuko du, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita

'Atzera egiteko' eta 'legez kanpoko kontsulta bat prestatzeko lanak eta publizitatea berehala geldiarazteko' eskatu dio Sanchez-Camachok Generalitateko presidenteari.

Artur Masek galdeketa deitzeko dekretua sinatu zuen, joan en larunbatean.
Artur Masek galdeketa deitzeko dekretua sinatu zuen, joan en larunbatean.
PPk Mas salatu dezake, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak Artur Mas Kataluniako presidentearen aurkako salaketa jarriko du, bihar,  Fiskaltzaren aurrean: azaroaren 9ko kontsulta dela eta, publizitatea egiteko diru publikoa bidegabe erabiltzea egotziko diote popularrek Masi.

Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidenteak iragarri du salaketa, Senatuan eman duen prentsaurrekoan. Haren hitzetan, "Katalunian jasotzen ari diren gertakari larrien aurrean" salaketa jartzea erabaki dute.

"Atzera egiteko" eta "legez kanpoko kontsulta bat prestatzeko lanak eta publizitatea berehala geldiarazteko" eskatu dio Sanchez-Camachok Generalitateko presidenteari.

Galdeketaren aldeko kanpaina bertan behera uzten ez badu, datozen egunotan, "desobedientzia eta prebarikazio delituak" ere egotziko dizkiotela gaineratu du buruzagi popularrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika albisteak PP Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak albisteak Salaketak Kataluniako prozesua zuzenean