Politika -

Bartzelonan

Jordi Pujolen estatua kentzea erabaki dute, eraso baten ondorioz

Udaletik azaldu dutenez, oraingoz biltegi batean gordeko dute Pujolen estatua, Xabier Martos egileak kalteak konpondu arte.

Escultura Pujol
Escultura Pujol
Escultura Pujol

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Premià de Dalt udalerriko Udalak (Bartzelona) Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren estatua gordetzea erabaki du, bart ezezagun batzuek monumentuari kalte nabarmenak egin ondoren, Nació Digital egunkariak zabaldutakoaren arabera.

Udaletik azaldu dutenez, oraingoz biltegi batean gordeko dute Pujolen estatua, Xabier Martos egileak kalteak konpondu arte. Erasoaren ondorioz, atzamarretan kalteak pairatu ditu estatuak. Herriko garbitzaileek lurrean botata eta atzamarretan kalteak zituela aurkitu dute Pujolen estatua gaur goizean.

Brontzezko estatua 2011. urtean inauguratu zuten, Generalitateko presidente ohiaren izena daraman plaza batean. Inaugurazio ekitaldira Jordi Pujol bera eta bere senide eta lagunak joan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Kataluniako erreferenduma Jordi Pujol