Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Marfany (ANC): 'Konstituzionalaren erabakia demokraziaren aurkakoa da'

Kataluniako Asanblada Nazionaleko presidenteordearen hitzetan, "kontsulta posible da". Gainera, Masek "atzera egingo ez" duela ziurtatu du Marfanyk.

Protestak Katalunian Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren berri izan eta gero. Argazkia: EFE
Protestak Katalunian Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren berri izan eta gero. Argazkia: EFE
Protestak Katalunian Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren berri izan eta gero. Argazkia: EFE

Eriz Lotina | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaume Marfany Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) presidenteordeak salatu duenez, Auzitegi Konstituzionalak kontsulta bertan behera uzteko hartu duen erabakia "demokraziaren aurkakoa" da. "Bozkatzeko eskubidea dugu", gaineratu du.

Marfany Radio Euskadi irratiko 'Ganbara' saioan elkarrizketatu dute. ANCko presidenteordearen ahotan, "kontsulta posible da". "Kataluniako Gobernuak kontsulta modu egokian prestatu du eta beharrezko egiturak prest ditu", adierazi du Marfanyk.

"Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena Kataluniako herriaren borondatearen aurka doa. Kontsulta egin beharra dago", esan du. Azaroaren 9an "hautestontziak egongo" direla erantsi du Marfanyk.

Desobedientzia

Bestalde, Artur Mas Generalitateko presidenteak "atzera egingo ez" duela ziurtatu du ANCko ordezkariak. Gainera, desobedientzia ekintza bat ez litzatekeela izango uste du Marfanyk, "Kataluniako erakundeei obeditzea" baizik.

"Kontsulta galarazi dezakeen gauza bakarra beharrezko berme demokratikorik ez izatea da, hau da, segurtasun demokratikoa bermatu ezin izana", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Espainia argazkiak Auzitegi Konstituzionala Kataluniako prozesua zuzenean