Politika -

Kartzela politika

Ibon Iparragirreri espetxealdi arindua ukatu diote

Etxeratek salatu duenez, presoak legeak aurreikusten dituen baldintza guztiak betetzen ditu, gaixotasun larria eta sendaezina duelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis de Castro Auzitegi nazionaleko epaileak ukatu egin dio espetxealdi arindua Ibon Iparragirren gaixotasun larria duen euskal presoari, Etxeratek prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Euskal presoen senideen kolektiboak salatu duenez, presoak legeak aurreikusten dituen baldintza guztiak betetzen ditu, gaixotasun larria eta sendaezina duelako, HIESA hain zuzen ere.

Iparragirre martxoan sartu zuten kartzelan berriro, eta nahiz eta hasieran Basaurira eraman, gero urrundu egin zuten.

Castrok gogora ekarri duenez, presoak 320 urteko kartzela-zigorra jaso zuen hainbat atentaturengatik, eta ETAren "ideiekin" eta jarduerarekin bat egiten jarraitzen du, inolako autokritikarik eta damurik gabe.

Era berean, kartzelatik ateratzeko eskariari uko egiteko, Castrok Navalcarneroko espetxeko medikuaren txostena aintzat hartzen du, Iparragirrek uko egiten baitio HIESaren kontrako tratamenduari, eta medikuntza legalaren institutuak dio gaixoa "egonkor" dagoela eta "bizimodu normala" egin dezakeela presondegiaren barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea