Politika -

Kataluniako kontsulta

Estatu Kontseiluak kontsultaren kontra helegiteak jartzea babestu du

Igandean egindako bileran aho batez onartu du Auzitegi Konstituzionalean helegiteak aurkeztea Kataluniako Kontsulta Legearen eta kontsulta deitzeko dekretuaren aurka.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Kataluniako Kontsulta Legearen eta kontsulta deitzeko dekretuaren aurka helegiteak jartzea babestu du Estatu Kontseiluak, aho batez.

Estatu Kontseiluko iturriek jakinarazi duenez, Batzorde Iraunkorraren bilerak ordu eta erdiko iraupena izan du eta kide guztiak helegiteak aurkeztearen alde agertu dira. Estatu Kontseiluko idazkaritza txostenaren alderdi formal batzuk zehazten ari da eta datozen orduetan bidaliko dio Gobernuari.

Gobernuak txostena eskatu zion Estatu Kontseiluari larunbatean, eta 48 orduko epea eman zion horretarako. Ministro Kontseilua astelehenean elkartuko da, eta Kataluniako kontsultaren harira Auzitegi Konstituzionalean aurkeztu beharreko bi helegiteak onartuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea