Politika -

Izendapena

Rafael Catala, Justizia ministro berria

Orain arte Azpiegituren estatu-idazkaria izan dena datorren astean izango da karguaren jabe.

Rafael Catala Polo. Artxiboko irudia. EFE
Rafael Catala Polo
Rafael Catala Polo. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Polo izango da Justizia ministro berria, gaur egun arte Azpiegituren estatu-idazkaria izan dena, Gobernuko Presidentetzak jakitera eman duenez. Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak arratsaldean bertan onartu du Alberto Ruiz-Gallardonen dimisioa.

Rajoyk dagoeneko jakinarazi dio erregeari zein izango den Justizia Miniterioaren buru. Catala karguaren jabe egin arte, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak hartuko du bere gain ardura hori.

Ruiz-Gallardonen kargu-uztea asteazkenean sartuko da indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, oharrean irakur daitekeenez.

Catala datorren astean izango da karguaren jabe, Felipe VI.a erregea New Yorken egiten ari den bidaia ofiziala eta Rajoy Txinan egiten ari dena amaitu ostean.

Gobernuko presidenteak Ruiz-Gallardoni “Ministerioaren buru izan den urteotan egindako lana” eskertu dio, “baita Gobernuarekin izan duen lankidetza, guztientzako eskaera handiko arlo batean”.

Catala Polo Justiziako estatu-idazkaria izan zen 2002. eta 2004. urteen artean, eta, gaur egun, Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu-idazkaria da, Ana Pastor buru duen Sustapen Ministerioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea