Politika -

Eskoziako erreferenduma

Mas: 'Bozketak batzen gaitu; banatzen gaituena bozkatzen ez uztea da'

Generalitateko presidentearen hitzetan, Kataluniako prozesuak aurrera darrai, eta indartuta dago Eskoziako erreferendumaren ostean.

Artur Mas: 'Bozkatzeak batu egiten gaitu; ez bozkatzeak, bereizi'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako presidenteak ostiral honetan esan duenez, 'bozketak batu egiten gaitu; banatzen gaituena bozkatzen ez uztea da'. Masek agerraldia egin du ostiral honetan Generalitateko jauregian, eta Eskoziako erreferendumaren emaitzen balorazioa egin du, ingelesez, gazteleraz eta katalanez.

Kataluniako presidenteak britainiarrak eta eskoziarrak zoriondu ditu, ‘’demokrazia ikasgai erraldoiagatik’’. Horren harian, Masek esan du Eskoziarena dela gatazkak konpontzeko ‘’bide bakarra’’.

Artur Masen hitzetan, ‘’bozkatzeak batu egiten gaitu, ez gaitu banatzen; banatzen gaituena bozkatzen ez uztea da’’. Ildo horretan, Generalitateko buruak adierazi du ‘’akatsa’’ dela azaroaren 9ko galdeketa ‘’lege-arkitekturarekin’’ bakarrik geldiarazi nahi izatea.

Masek azpimarratu du Kataluniako prozesuak aurrera jarraitzen duela, eta Eskoziako bozketaren ostean indartuta dagoela. ‘’Hau da bide egokia. Are gehiago; hau da gatazkak konpontzeko bide bakarra: herri baten nahiak betetzea eta demokraziaren oinarriei leial izatea’’, gaineratu du.

Horrez gain, Artur Masek esan du Eskoziako erreferendumak agerian utzi duela ‘’bozkatzen uzten denean ere irabaz daitekeela’’. ‘’Baina demokratikoki irabazi behar da’’, gaineratu du. Masen hitzetan, ‘’prozesu politikoa blokeatzen jarraitzea akatsa da, egunetik egunera handiagoa den akatsa’’. ‘’Madrilen ezezko bat dagoen bakoitzean handiagoa da ezinikusia’’, adierazi du.

‘’Benetako demokrata batek ez du erreferenduma blokeatzen’’, esna du Masek, Espainiako presidenteari zuzenduta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea