Politika -

Kartzela politika

Arartekoak ETAko presoak gerturatzea eskatu du, 'arau orokor gisa'

Iñigo Lamarcak sakabanaketa politikarekin amaitzeko eskaera berretsi du.

Iñigo Lamarca (arartekoa). Artxiboko irudia: EiTB
Iñigo Lamarca (arartekoa). Artxiboko irudia: EiTB
Iñigo Lamarca (arartekoa). Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Lamarca arartekoak ETAko presoak Euskal Herriko kartzelatara edo beren sorlekutik hurbil dauden espetxeetara gerturatzea eskatu du, "arau orokor gisa". Horren esanetan, presoen gizarteratzea erraztu behar dela dio legediak eta gainera ETAk bere jarduera armatuari behin betiko amaiera eman dio.

Arartekoak ohar bat kaleratu du eta preso baten senideek asteburuan izan duten auto istripua hizpide izan du. Hain zuzen ere, etxetik 500 kilometrora dagoen presoa bisitatzetik zetozen presoaren senideak Tuteran istripua izan zutenean.

Aipaturiko auto istripuan bi autok aurrez aurrez talka egin zuten eta ezbeharrean haurdun zegoen emakume bat hil zen. Gainera, Ugaitz Perez presoaren hiru senide zauritu ziren, tartean Jone Artola Etxerateko kidea.

Artola Basurtuko ospitalean dago eta hiru saihets eta besahezurra hautsita eta bularrezurra pitzatuta ditu. Beste bi zaurituek kolpeak eta zauriak dituzte.

Hala, arartekoak sakabanaketa politikarekin amaitzeko eskatu du "ez baita bateragarria Konstituzioan jasotzen diren gizatasun eta proportzionaltasun printzipioekin". Gaineratu duenez, Europako espetxe arauak eta Kartzela Araudi berriko legeak presoen deserrotzea saihestu behar dela eta horiek harreman sozialak izatea eta horien komunikazioa erraztu behar dela diote.

Hori dela eta, presoak bere zigorra bizilekutik gertu dagoen kartzela batean betetzea arau orokor bihurtzea aldarrikatu du, "hori justifikatzen duten arrazoiak ez badaude behintzat". Dispertsioa presoen senideen kontrako zigorra dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea