Politika -

PSE-REN BARNE HAUTESKUNDEAK

Idoia Mendia, PSEren idazkari nagusi berria

Era berean, barne-hauteskundeetan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako idazkari nagusiak aukeratu dituzte sozialistek, Mikel Torres, Iñaki Arriola eta Cristina Gonzalez, hurrenez hurren.

Idoia Mendia, PSEko idazkari nagusi berria.
Idoia Mendia, PSEko idazkari nagusi berria.
Idoia Mendia, PSEren idazkari nagusi berria

3:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia afiliatuen % 60,5eko babesarekin aukeratu dute PSEko idazkari nagusi berri. Alderdi Sozialistaren barne hauteskundeetan parte hartu duten

Horrenbestez, datorren larunbateko ezohiko kongresuan EAEko Alderdi Sozialista zuzentzen duen lehen emakumea bilakatuko da Mendia, Patxi Lopezek utzitako tokia hartuta.

5.351 militante sozialista egon dira PSEren barne hauteskundeetara deituta; 3.757 afiliatuk (% 70,2) bozkatu dute eta Mendiak 3.239 boto eskuratu ditu. Horrez gain, 523 boto zuri (% 9,7) izan dira eta 13 baliogabe (% 0,24).

Mendiak Gipuzkoan lortu du babesik handiena: 1.210 boto (% 74,7). Bizkaian 1.616 afiliaturen babesa (% 54,6) jaso du; eta Araban, 413 boto (% 53,5) eskuratu ditu.

Era berean, gaurko barne-hauteskundeetan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako idazkari nagusiak aukeratu dituzte sozialistek, Mikel Torres, Iñaki Arriola eta Cristina Gonzalez, hurrenez hurren.

Alderdikideen % 86,21ek babesa eman diote PSE-EEko idazkari nagusi berriari.

"PSE-EErentzako garai berri bat hasi da"

Emaitzak ezagutu eta gero hitzaldi laburra eman du Mendiak. "Gizarteak politikariak ongi ikusten ez dituen garai batean" parte-hartze handia goraipatu du Mendiak.

Patxi Lopezek eta Rodolfo Aresek Mendia lagundu dute. PSE-EErentzako "garai berri" bat hasi dela ziurtatu du idazkari nagusi berriak. EAEko sozialistek "gaizki pasatzen ari direnen ahotsa" izan nahi dutela esan du Mendiak.

Barne-hauteskunde "historiko" hauekin PSE-EEk "giharra" atera duela uste du Mendiak, Euskadiko alderdi "garrantzitsu" bat bezala "lanean" jarraitzeko.

Buruzagi sozialista berriaren hitzetan, Euskadiko arazoak ez dira "Eskoziara edo Kataluniara begiratzen" konponduko, abertzaleek egiten duten bezala, "euskal herritarrei begiratuz" baizik. "Zentzuzko proposamenekin arazoei aurre egin behar diete", erantsi du.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa

Bestalde, Cristina Gonzalezek garaipena lortu du Araban, botoen % 61,25 lortuta. Ivan Ruiz de Eguilaz sektore kritikoko hautagaiak botoen % 38,75 eskuratu ditu. Beraz, Gozanlezek Txarli Prieto ordezkatuko du karguan.

Bizkaian parte-hartzerik txikiena jazo da (% 64,9). Mikel Torres Portugaleteko alkateak irabazi du lurraldean botoen % 60 lortu eta gero. Iñaki Egaña aurkariak bozen % 37,4 eskuratu ditu soilik.

Gipuzkoan, ostera, parte-hartzerik handiena jazo da (% 81,23). Iñaki Arriolak karguan errepikatuko du azken sei urteak Idazkaritza Nagusian eman eta gero. % 94,45aren babesa jaso du eta bakarrik % 4,38 boto zuri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea Aldaketa PSOEn bideoak