Politika -

Espetxe-politika

Presoen sakabanaketa 'mendeku neurria' dela esan du Artolaren nebak

Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJ eta EH Bildu alderdien taldeek "euskal preso guztiak" euskal kartzeletara hurbiltzeko eskatu diote Espetxe Erakundeari.

Jone Artola eta harekin zihoazen beste bien autoa, istripuaren ostean. Irudia: Nafaroako Gobernua
Jone Artola eta harekin zihoazen beste bien autoa, istripuaren ostean. Irudia: Nafaroako Gobernua
Jone Artola eta harekin zihoazen beste bien autoa, istripuaren ostean. Irudia: Nafaroako Gobernua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Artola Jone Artolaren nebak Bilbon bere senidearen osasunaren berri emateko prentsaurrekoan esan duenez, presoen sakabanaketa "mendeku neurri politikoa da". Jone Artolak eta harekin zihoazen beste bik auto istripu larria izan zuten Castellótik zetorrela, preso bati bisita egin eta gero. Istripuan emakume haurdun bat hil eta beste lagun bat ere zauritu zen.

Ekitaldia Arriaga Antzokiko plazan egin dute, Bilbon, presoen ehun senide baino gehiagorekin batera, sakabanaketaren amaiera eskatzeko.

Gainera, ekitaldian Jone Artola Etxerateko bozeramale ohiaren osasun egoeraren berri ere mena dute.

Joseba Artolak, gertatutakoaren aurrean, esan duenez, sakabanaketak Espainiako "legediaren kontra ez ezik, Europako espetxe politiken legeen kontra ere egiten du". Gainera, nabarmendu duenaren arabera, neurria onartu zen garaiko egoera politikoak eta sozialak, "orain dela 25 urte", oso bestelakoak gaur egungo egoerarekin alderatuta. "Arazoa da sakabanaketa politika ez dela neurri politiko bat, Estatuaren segurtasunerako, garai hartan saldu zuten bezala, baizik eta mendeku neurri politikoa da", azaldu du.

Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJ eta EH Bildu alderdien taldeek "euskal preso guztiak" euskal kartzeletara hurbiltzeko eskatu diote Espetxe Erakundeari eta Jone Artola ahalik eta arinen osatzea espero dutela adierazi dute.

Presoen sakabanaketan "mendeku grina" soilik ikusten duela salatu du Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko bozeramaileak. Horregatik, espetxe politika hori bertan behera uzteko eskatu dio Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari, euskal "gatazkaren konponbiderako ekarpenik egiten ez duelako".

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, "euskal presoen sakabanaketarekin amaitzea" eskatzeko. Koalizioa abertzalearen hitzetan, Artolaren istripuak "Espainiako Gobernuaren espetxe politikaren ankerkeria agerian utzi du berriro".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak argazkiak