Politika -

Epaiketa, irailaren 22an

Segikoak izatea egotzita inputatutako 28 gazteak askatzea eskatu dute

Ehunka lagunek Gernikan esan dutenez, "epaiketa politikoen kontra egitea beharrezkoa zaigu bakea nahi dugunoi".

Auzitegi Nazionalak epaituko dituen 28 gazteen elkartasun deia

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek elkartasuna adierazi diete Segiko kide izatea leporatuta auzipetutako 28 gazteei. Auzipetuen kontrako epaiketa irailaren 22an izango da Auzitegi Nazionalean, eta gaur horiek guztiak absolbitzeko eta "epaiketa politikoak" bukatzeko eskatu dute.

Gernikan (Bizkaia), auzipetuekin eta Eleak mugimenduko kideekin batera egindako ekitaldi batean, "epaiketa politikoen kontra egitea beharrezkoa zaigu bakea nahi dugunoi", adierazi dute. Halaber, herri honek "mendeak daramatza askatasuna berreskuratzeko eta mantentzeko", esan dute.

Horrez gainera, babesa jasotzeko, Euskal Herriko herri eta hirietan sinadura bilketa bat abiatuko dutela iragarri dute.

Ekitaldian irakurritako adierazpenean agertu dutenez, espero dute emandako urratsek eta azken urteetan hasitako prozesu demokratikoak borroka politika arloan baino ez egitea ahalbidetzea.

"Hasitako bidean, zenbait eragile politikok, sozialek eta pertsonalek emandako aurrerapausoek egungo egoerara ekarri gaituzte, eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko, beharrezkoa da denok erantzukizunez jokatzea", azpimarratu dute.

Ildo horretatik, "konponbidea oztopatzeko helburuarekin egindako azken ekintzak lekuz kanpo" daude; besteak beste, Segiko kide izatea leporatuta auzipeturiko zenbait gazteren kontrako epaiketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Epaiketak albisteak