Politika -
Nafarroako sozialistak
PSNren barne-hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du Maria Chivitek
Berea "pertsona askoren" proiektua dela azaldu du Nafarroako senatariak. Bere ilusio eta ideiekin "bat datozen guztiek" egitasmoarekin bat egitea nahi du Chivitek.
Erredakzioa
Urriaren 19ko PSNren barne-hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du gaur Maria Chivite Nafarroako senatariak. Orain dela gutxi sozialisten bozeramaile izendatu dute Senatuan. Ehun bat militantek lagundu dute aurkezpenean.
Chivite PSOEko bozeramaile izendatu zuten astelehenean. Juan Moscoso diputatua eta Javier Remirez eta Elena Torres buruzagi sozialistak hautagaitzaren aurkezpenean izan dira.
Chiviteren hitzetan, hautagaitzaren aurkezpena "Nafarroako Alderdi Sozialistaren garai berri baten hasiera baino ez da".
Berea "pertsona askoren" proiektua dela azaldu du Chivitek. Bere ilusio eta ideiekin "bat datozen guztiek" egitasmoarekin bat egitea nahi du senatariak.
Horrela, Maite Esporrin eta Amanda Acedo sozialistei keinu bat egin nahi izan die Chivitek; izan ere, bi alderdikideek ez dute hautagaitza alternatibo bat aurkeztea baztertu.