Politika -

Adierazpena

Autogobernua defendatzeko manifestua sinatu dute herritarrek Nafarroan

Juan Cruz Allik, Manu Ayerdik, Uxue Barkosek eta Pernando Barrenak agiria sinatu dute, besteak beste. Guztira, 30 bat lagunek sinatu dute adierazpena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autogobernuaren defentsan sinatutako manifestu bat eztabaida politikoaren protagonista bilakatu da Nafarroan. Bestalde, zerga autogobernuaren inguruan eztabaidatuko dute asteazken honetan, Nafarroako Parlamentuan.

Nafarroako autogobernua defendatzeko adierazpen bat sinatu dute ideologia ezberdinetako herritarrek. Eneko Abal, Rafa Aguilera, Jose Mari Aierdi, Juan Cruz Alli, Manu Ayerdi, Uxue Barkos eta Pernando Barrenak agiria sinatu dute, besteak beste. Guztira, 30 bat lagunek sinatu dute manifestua.

"Espainiako Gobernuaren erasoaldi zentralizatzaile eta ez-legitimoaren aurrean" Nafarroako autogobernua "defendatzera behartuak" daudela azaltzen dute herritarrek adierazpenean.

Espainiako Exekutiboak aurkeztu dituen helegite guztiak atzera botatzea; "Nafarroako eskumenei zuzenean eragiten dien oinarrizko legedia ez aplikatzea"; Estatuaren eta Nafarroaren eskumen gatazketan tartekari jarduteko organo paritario eta independente bat sortzea; eta, azkenik, Estatuarekin Hitzarmen ekonomikoa negoziatzeko Parlamentuan batzorde bat sortzea eskatzen du manifestuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa