Politika -

PSN-ko kidea

Maria Chivite, PSOEren bozeramale berria Senatuan

Carlos Chiviteren loba, iruindarra, Nafarroako Alderdi Sozialistako zerrendaburu ere izan litekeela diote.

Maria Chivite, artxiboko irudian. Argazkia: psoe.es
Maria Chivite, artxiboko irudian. Argazkia: psoe.es
Maria Chivite, artxiboko irudian. Argazkia: psoe.es

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Victoria Chivite nafarra PSOEren bozeramaile berria izango da Senatuan, Marcelino Iglesiasen lekukoa hartuta, alderdiak zabaldu duenez.

Iruñeko 36 urteko politikari hau izendatuta, PSOEren talde guztien bozeramaileak erabaki dituzte, Antonio Hernando Kongresuko bozeramaile (Soraya Rodriguezen ordez) eta Iratxe Garcia Europako Parlamentuko bozeramaile (Elena Valencianoren ordez) karguetan berretsi eta gero.

Chivitek Eduardo Madinaren alde egin zuen, PSOEren idazkari berria aukeratzeko, uztailaren 13an egindako bozketan.

Hasieran, bazirudien Oscar Lopez PSOEren Antolakuntza idazkari ohiak hartuko zuela kargu hori, baina Sanchezek emakume bat aukeratzea erabaki du azkenean.

Carlos Chiviteren loba, iruindarra, Nafarroako Alderdi Sozialistako zerrendaburu ere izan litekeela diote, Roberto Jimenezek hautagai ez dela izango iragarri eta gero.

Chivite Nafarroan aukeratu zuten senatari, 2011ko azaroan, eta, gaur egun, Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordeko bozeramailea da.

Ezkondu gabe dago, alaba bat dauka, eta Nafarroako Parlamentuan diputatua eta Cintruenigo eta Eguesibar udalerrietan zinegotzi izandakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE Aldaketa PSOEn bideoak