Politika -
Protesta Bartzelonan
Kataluniako Diada, zenbakitan
"V" formako manifestazioan parte hartzeko izena eman dutenen kopurua iazko giza katearena baino handiagoa da jada.
D.P. | eitb.eus
Kataluniako Diadako ekitaldi nagusia Kataluniako Biltzar Nazionalak deitu du aurten ere, hirugarrenez jarraian. 2012. urtean martxa jendetsua deitu zuen Bartzelonan, iaz giza kate bat Katalunia osoan, eta aurten, "V" formako manifestazio bat egingo du hiriburuan. Hona hemen protesta horretako zenbaki batzuk:
- 300 urte dira 1714. urteko irailaren 11n borboien tropek Bartzelona mendean hartu zutela. Efemeride hori urtero oroitzen dute Katalunian, Diada egunean.
- 11 kilometro luze izango da "V" formako manifestazioa, Bartzelonako bi kale batuta.
- 200.000 metro karratu beteko ditu protestak.
- 455.000 pertsonak eman zuten izena iaz giza katea osatzeko. Aurten, antolatzaileek ez dute oraindik argitu zenbat partaide izango dituen, baina zenbaki hori gainditu egin dutela aurreratu dute.
- 1.500.000 pertsonak hartu zuten parte iaz giza katean, aldez aurretik izena eman zutenak eta eman ez zutenak zenbatuta.
- 130.000 euroko kostua izango du aurtengo protestak.
- 80 hiriburuk bat egingo dute "V" formako manifestazioarekin, tartean Londres, New York, Paris, Brusela eta Washington.
- 300 biolontxelo-jotzailek kontzertua eskainiko dute 08:00etan, ordu horretan menderatu baitzuten Rafael Casanovas, 1714. urtean.
- 54 'casteller' talde arituko dira "V" formako ibilbidean zehar.
- 947 hautetsontzi sinboliko (Kataluniak duen herri bakoitzeko bat) jarriko dituzte Bartzelonan, herritarrek azaroaren 9an bozkatu nahi dutela islatzeko.
- 60 egun faltako dira irailaren 11n azaroaren 9rako deitutako kontsulta independentista egiteko.