Politika -

Adierazpenak

Ortuzar: Euskadirekin zuen erlazioa 'izozkailuan sartu du' Rajoyk

EBBren presidentearen arabera, horregatik ez da oraindik Urkullurekin bildu. Ortuzarrek azaldu duenez, "ezkutatuz", Espainiako Gobernua "indarra galdu duen Estatua blindatzen" ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarren presidenteak adierazi du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ez duela oraindik Iñigo Urkullu lehendakariarekin biltzeko datarik jarri, Euskadirekin duen erlazioa "izozkailuan sartzea" erabaki duelako.

Bere ustez, "arazoa ez da agenda, borondate politiko falta baizik", ez duelako nahi "beste aldarrikapen eta ezegonkortasun foku bat" izan Euskadin, "gehiengo absolutuak ematen dion bake faltsua" aztoratu ez dadin.

Espainiako Gobernuko presidentea bere "marfilezko dorrean ezkutatzen" dela salatu du Ortuzarrek "indarra galdu duen Estatua blindatzeko". Bere ustez, nabaritzen duen aldaketa politikoak kezkatzen du eta baita bipartidismoaren krisiak ere. EAJren buruzagiaren arabera, "paradoxikoa eta deigarria" da lehendakariaren eta Espainiako Gobernuko presidentearen bilera bera egitea edo ez albiste izatea, "benetan garrantzitsua" bileraren edukia izan beharko lukeenean. Bere ustez, Gobernu zentralak eta PPk "distrazio estrategia baten parte gisa" erabiltzen dute kontu hau, "mahai gainean dauden kontuak albo batera uzteko" eta "ekidin ezin dena ekiditeko".

Buruzagi jeltzalearentzat, "beharrezkoa eta premiazkoa" "mahai gainean dauden gai horiei guztiei (autogobernua, bakea, normalizazioa, berpizte ekonomikoa eta arazo sozialak) irtenbide ematea. Gutxienez, bere ustez, instituzioen artean erlazio "normalizatua" beharko luke, bozeraileak "bildu eta hitz egin dezaten".

Andoni Ortuzarren ustez, "Rajoyk amaitutzat eman du legegintzaldia eta ez du gehiago arriskatu nahi", izan ere, "Europako hauteskundeetan emaitza txarrak lortu ditu eta orain albiste onak baino ez ditu nahi". "Ez du nahi inork bake faltsu hori asaldatzea. Kongresuan eta Senatuan gehiengo absolutua du eta horrek lasaitasuna ematen dio, baina kalea irakiten" omen du, Ortuzarren arabera.

EAJren buruzagiak uste du Rajoy "ostruken moduan izkutatzen" dela, "hauteskundeei begira arriskua suposatzen dion edozerk beldur emate diolako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Rajoy albisteak Urkullu albisteak Andoni Ortuzar bideoak