Politika -

Aldaketa PSE-EEn

Mendiak exekutiba murriztuko du, bakoitzari zeregin bat emanez

Idazkaritza Nagusirako hautagaiak adierazi duenez, "horretara errazagoa izango da kontuak eskatu ahal izatea".

Idoia Mendia
Idoia Mendia
Idoia Mendiak zuzendaritza murritzagoa osatuko du

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren Idazkaritza Nagusirako hautagaiak baieztatu duenez, kide gutxiago izango dituen zuzendaritza osatuko du. “Taldeko kide bakoitzak zeregin bat izango du, horrela errazagoa izango baita kontuak eskatu ahal izatea”, adierazi du.

Donostiako PSE-EEko egoitzan izan da goizean Idoia Mendia. Iñaki Arriolarekin eta Gipuzkoako militante eta kargudun publikoekin bildu da. Lurralde horretan lortu du babes zabalena Mendiaren hautagaitzak.

Lan taldea aukeratzerakoan, “lurraldekako irizpideetan baino gehiago, bakoitzaren profilean” pentsatzen duela adierazi du. “Irizpide horiek kontuan izan arren, PSEk gai horiek gainditu behar ditu”, gehitu du.

“Zuzendaritzako kide bakoitzari zeregin zehatz bat emateak kontuak eskatu ahal izateko aukera hobetzen du”, esan du. “Eskaera hori ez dute militanteek soilik egiten, gizarte osoak baizik, ordezkari publikoek arazoak konpontzeko zer egiten duten jakin nahi baitute”, gaineratu du.

Mendiak baieztatu duenez, PSOEk zehaztutako paritate irizpideak mantenduko ditu.

PSE-EEren idazkari nagusi izateko hautagaiak datorren irailaren 16an botoa ematera joateko deia egin die militanteei, “PSOEk hasitako prozedura demokratikoa indarrean jartzen baitu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Murrizketak albisteak Idoia Mendia bideoak Aldaketa PSOEn bideoak