Politika -
Berrikuntza
Nafarroako sozialistek urriaren 19an egingo dituzte primario irekiak
Gobernuko Presidentetzarako hautagaiaz gain, 20.000 biztanle baino gehiago dituzten Komunitateko hirientzako (Iruña, Tutera eta Barañain) udal hauteskundeetarako hautagaiak ere aukeratuko dituzte.
Erredakzioa
PSN-PSOEko zuzendaritzak hauteskunde primarioak urriaren 19an egitea onartu du, Nafarroako Gobernuko Presidentetzarako hautagaia aukeratzeko. Jarraitzaileek ere parte hartu ahal izango dute kontsultan.
Gobernuko Presidentetzarako hautagaiaz gain, 20.000 biztanle baino gehiago dituzten Komunitateko hirientzako (Iruña, Tutera eta Barañain) udal hauteskundeetarako hautagaiak ere aukeratuko dituzte primarioetan.
Roberto Jimenez Nafarroako sozialisten idazkari nagusiak prentsaurrekoan jakitera eman duenez, Maria Chivite senatariak arratsaldean onartu du dimisioa aurkeztea Eskualdeko Batzorde Exekutiboko kide moduan, primarioetara aurkezteko.
Jimenezek azaldu duenez, PSNren zuzendaritza “guztiz inpartzial” izango da primarioetako hautagaiei dagokionez. Horietako inork ez duela “eskualdeko egoitzan bulegorik” izango azpimarratu du.