Politika -

Bakerako Lantaldea

Oroimenaren Institutua sortzeko legea, urte bukaerarako prest

UPyD, bestalde, lantaldetik irten da, haren ustetan ez baitago proposamena aldatzeko abagunerik. EH Bilduk, berriz, nahiz eta ekimena babestu, hau hobetzeko zenbait zuzenketa aurkeztu ditu.

Memoria Institutuaren urri hasierako bilera egutegia, finkatuta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan egutegia zehazteko ostiral honetan bildu da lehengoz Bakerako eta Elkarbizitzarako Lantaldea. Hasieran idatzitako testuan "zuzenketak" egiteko prest daudela esan dute EAJk eta PSEk, eta adostasunak "zabaltzeko" prest agertu dira, baina proiektuaren oinarrizko ideiak “desitxuratu” gabe.

Urriaren 1 eta 8rako bi bilera zehaztu dituzte taldeek aurkezturiko 86 zuzenketak aztertzeko eta urte bukaera baino lehen legea sortuko dela uste dute.

Ekimenak EH Bilduren babesa izan du, hori bai, zenbait zuzenketa aurkeztu ditu. PP eta UPyD berriz, aurka agertu dira.

Iñigo Iturrarte, Lantaldearen ordezkariak ekimenak babes "handia" duela baieztatu du, baina indar politikoak elkartzeko, adostasunak "zabaltzeko" prest daudela esan du.

Rodolfo Ares lantaldeko sozialisten ordezkariak zuzenketen bitartez adostasunak lortzeko “borondatea”rekin lan egingo dutela esan du.

EH Bilduko Julen Arzuagak Maribel Vaquero Legebiltzarreko Giza-Eskubideen batzordearen presidenteari eskatu dio ia agerraldi horiek azkarrago egin daitezkeen. Horrez gain, Arzuagak esan du EH Bilduk aurkeztutako 21 zuzenketak ekimena "hobetzeko" direla, izan ere, haren aburuz, "biktima guztiek dituzte eskubide berdinak".

PP eta UPyD, ekimenaren aurka

Carmelo Barrio popularrek Lantaldean duten ordezkariak azaldu du aurkeztu dituzte 64 zuzenketak ekimena "goitik behera aldatzeko" direla, baina oinarrizko akordio bat lortzea beharrezkoa dela aitortu du. PPrentzat testua "nahasia" da, eta hortaz, hasierako planteamendua guztiz aldatzea proposatu du.

Gorka Maneiro UPyDko parlamentariak, bestalde, lantaldea utziko duela jakinarazi du, izan ere, haren ustez, ezinezkoa da EAJk eta PSEk aurkeztutako ekimena aldatzea. Gaineratu du ez duela ulertzen "ETA oraindik kondenatu ez duen alderdi bat" lantaldean egotea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea