Politika -

Autogobernua

Nafarroako Foru Hobekuntza Legea 'agortuta' dago, EH Bilduren iritziz

Nafarrek beren etorkizuna erabakitzea eskatzen dute koalizioko kideek. Irailaren 10ean autogobernuaren gaineko eztabaida egingo dute Nafarroako Parlamentuan.

Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autogobernuari buruzko eztabaida egingo dute Nafarroako Parlamentuan iraileko lehen hamabostaldian, eta horren atarian Nafarroako Foru Hobekuntza Legea "agortuta" dagoela eta nafarrek beren etorkizuna erabaki nahi dutela aldarrikatu du EH Bilduk.

Xabi Lasa Aralarreko parlamentariak kazetarien aurrean azaldu duenez, "jokoan dagoena Nafarroak bere gaiak modu zuzenean erabakitzeko ahalmena da". Hori dela eta, Nafarroako Gobernuaren jarrera baztertu du "Estatuaren erasoak txalotzeagatik" eta "agortuta" dagoen Nafarroako Foru Hobekuntza Legearen alde egiteagatik.

Hilaren 10eko eztabaidak haratago joan behar du Lasaren arabera, are gehiago, Espainiako Gobernuak herritarren egoera "hobetzen" zuten Nafarroako Foru Legeen kontrako helegiteak jarri dituenean. Salatu duenez, bien bitartean Yolanda Barcinaren Gobernua "beste aldera" begira dago.

UPNren Gobernuarentzat "nafarren kezkak baino garrantzitsuagoa da Madrilekin ongi gelditzea", Lasaren arabera. Ondorioz, PPren Gobernuar baliabideei bere "onespena" ematen die eta bere "bidegabekerien konplize" bihurtzen da.

Nafarrek erabakitzeko duten gaitasuna da garrantzia duena", azaldu du. Halaber, marko demokratiko berri bati buruzko eztabaida ireki eta parte-hartzaile baten beharra aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur