Politika -

Pujol auzia

Pujol familiak 3 milioi erregularizatu, eta 1,6 gorde ditu isunetarako

Pujol familiak Madrilgo Bankura transferitu zuen Andorrako Banku Pribatuan zeukan dirua, 34 urtez altxor publikoari ezkutatu zion dirutza erregularizatzeko helburuarekin.

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia. Artxiboko irudia. EFE
Jordi Pujol
Esateko gehiago duela dio Pujolek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pujol familiak Andorran ezkutatuta zituen kontuetatik 3 milioi euro erregularizatu zituen Madrilgo Bankuaren bitartez, eta, zati bat Ogasunari ordaindu ostean, 1,6 milioi Madrilgo erakundean gorde zituen, jarri diezazkiokeen isunen aurrean.

Madrilgo Bankuak jakitera eman duenez, Pujol familiak erakunde horretara Andorrako Banku Pribatuan zuen dirua transferitu zuen, 34 urtez altxor publikoari ezkutatuta mantendu dion dirutza erregularizatzeko helburu bakarrarekin.

Madrilgo Bankuak izapidetu zuen Pujolen fondoen erregularizazioa, Dirua Zuritzeko Prebentziorako Zerbitzuari (Ekonomia Ministerioaren menpe dago) kontsultak egin ostean, kasutik gertu dauden iturriek azaldu dutenez.

Marta Ferrusolak eta haren lau seme-alabek Madrilgo Bankuan dituzten kontuetan orain 1,6 milioi euro geratzen dira, Ogasunak jarri diezazkiokeen isunei (altxor publikoari ezkutatutako kopuruaren % 150) aurre egiteko.

Zerga-araudiaren arabera, 1,6 milioi horiek ez lirateke nahikoak izango dagozkion zigorrak ordaintzeko, ondorioz, Pujol familiak isunei aurre egitea diru gehiago atera beharko luke.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea