Politika -
Pujol auzia
Talde guztiek, CiUk izan ezik, Pujoli buruzko batzordea eskatu dute
Agerraldia irailaren 22aren ostean egitea eskatu du Pujolek, prozesu soberanistan "ahalik eta eragin txikiena" izan dezan. CiU ez beste gainerako taldeak ez daude ados ez egunarekin ez argudioekin.
Erredakzioa
Parlamentuko talde guztiek, CiUk izan ezik, Pujolen kasuaren inguruko ikerketa batzordea eskatu dute astearte honetan, gaur goizean Kataluniako presidente ohiak irailaren 22tik aurrera agerraldia egingo duela iragarri ostean.
Kataluniako Parlamentuko Erakunde arteko Arazoetarako Batzordeak Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak agerraldia egitea aho batez onartu eta gero, Jordi Pujolek agerraldia egingo duela jakinarazi dio Nuria de Gispert Parlamentuko presidenteari.
Dena den, agerraldia irailaren 22aren ostean egitea eskatu du Pujolek, prozesu soberanistan "ahalik eta eragin txikiena" izan dezan, eta Parlamentuko talde guztiek, CiUk salbu, errefusatu egin dituzte bai eguna bai Kataluniako presidente ohiak emandako argudioak ere.
Jordi Turull CiUren bozeramailea aukera horren aurka agertu da, eta "komediatzat" jo du orain oposizioko talde guztiek, Pujolen azalpenak entzun aurretik, ikerketa batzordea eskatzea.
Maurici Lucena Parlamentuko PSCren bozeramaileak hasiera batean esan du ikerketa batzordearen aurretik Pujolen azalpenak entzun behar direla, baina arratsaldeko azken orduan gainerako taldeekin bat egin duela jakinarazi du.
Hortaz, PSCk ere ikerketa batzordea eskatuko du asteazkenean.