Politika -

Eskoziako Erreferenduma

Jaurlaritzak ordezkaritza bidaliko du Eskoziako erreferendumera

Erkoreka bozeramaileak jakinarazi duenez, Eskoziako hiru alderdi politiko nagusiekin bilerak egingo dituzte eta galdeketaren nondik norakoak bertatik bertara jarraituko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak ordezkaritza bat bidaliko du irailaren 18an Eskozian egingo den erreferendumera.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak, gaur goizeko Gobernu Bileraren ostean, iragarri duenez,  Eskoziako hiru alderdi politiko nagusiekin bilerak egingo dituzte eta galdeketaren nondik norakoak bertatik bertara jarraituko dituzte.

EAJ eta EH Bildu

Euskal alderdi abertzaleek ere, jada, iragarri dute Eskozian izango direla irailaren 18an.  Horretarako, EAJk eta EH Bilduk ordezkaritza bana bidaliko dute.

Andoni Ortuzar EBBko presidentea izango da jeltzaleen ordezkaritzaren burua,  eta  Joseba Aurrekoetxea eta Iñaki Goikotxeta burukideak izango ditu bidailagun.

EH Bilduk ere ordezkariak bidaliko dituela aurreratu zuen Oskar Matutek,  baina ez zuen zehaztu nortzuk joango diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea