Politika -

Izendapena

Iker Casanovak hartuko du Laura Mintegiren eserlekua Legebiltzarrean

Iker Casanova Barakaldokoa (Bizkaia) da, eta 41 urte ditu. Sorturen Batzorde Politikoko kidea da, Formazio ataleko arduraduna.

Orain arte EH Bilduko bozeramailea izan den Laura Mintegi. EFE
Laura Mintegi
Orain arte EH Bilduko bozeramailea izan den Laura Mintegi. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Casanovak hartuko du Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailearen eserlekua Eusko Legebiltzarrean. Mintegik uztailaren amaieran iragarri zuen Gasteizeko Ganbera uzteko asmoa, unibertsitatera itzultzeko.

EH Bilduko iturriek azaldu dutenez, Mintegik lehengo astean eman zituen legebiltzarkide izateko txartelak, astearte honetan Casanovak bereak jasoko ditu eta Legebiltzarrean haren lekua hartuko du, ez dagoelako osoko bilkurarik aurreikusita hilaren amaierara arte, politika orokorrekoa egin arte.

Iturri berberek adierazi duenez, EH Bilduk oraindik ez du erabaki zein izango den alderdiko bozeramailea, Mintegi joan ostean, baina denbora gutxian zehaztuko dutela nabarmendu dute.

Casanova Bizkaiko koaliziokoaren zerrendan hurrengoa zen izan ziren hauteskunde autonomikoetan. 11 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten talde armatuko kide izatea leporatuta, 18/98 auziaren baitan. 2011n irten zen kartzelatik.

Casanova Barakaldokoa (Bizkaia) da, eta 41 urte ditu. Sorturen Batzorde Politikoko kidea da, Formazio ataleko arduraduna.

Twitterren bitartez, Casanovak esan du “erronka berri honi ilusioz eta indarrez” egingo diola aurre, eta bi helburu nagusi izango dituela: aldaketa sozialerantz arrera egitea eta “askapen nazionala”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea