Politika -

Berrikuntza-prozesua

2015eko irailean egingo dituzte primarioak PSOEn hautagaia aukeratzeko

Europan, Iratxe Garcia eurodiputatua izango da ordezkaritza sozialistaren buru, Elena Valenciano ordezkatuz.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EFE
Pedro Sanchez
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEko zuzendaritzak 2015eko irailera atzeratu ditu Moncloarako hautagaia aukeratzeko primarioak, astelehen honetan, urte horretako udal hauteskundeen eta hauteskunde autonomikoen ostean. Halaber, Kongresuan duen bozeramailea berritu du, baita Europako Parlamentuko presidentetzan duen Espainiako ordezkaritza ere.

Pedro Sanchez alderdiko idazkari nagusiak eman du horren berri, Ferrazen izan den prentsaurrekoan. Udara ostean, sozialistek kurtso politiko berrirako helburuak ezarri dituzte.

Bilera horretan alderdiko udal primarioak eta autonomikoak urrian izatea erabaki dute, eta PSOEko hautagaia aukeratzekoak datorren urteko uztailera atzeratzea adostu dute.

Halere, erabakia alderdiko Batzorde Federalak berretsi beharko du, hilaren 13an. Egun horretan Kongresuko, Senatuko eta Europako Parlamentuko bozeramaileen izendapenak ere onartuko dituzte.

Antonio Hernando izango da Soraya Rodriguezen ordezkaria Behe Ganberan, eta Senatuan Marcelino Iglesiasen lekua nork hartuko duen erabakiari buruz astelehenean hitz egingo dute. Egun horretan hartuko dituzte alderdi parlamentarioen zuzendaritzetako gainerako erabakiak. Sanchezek paritarioak izango direla azaldu du.

Europan, Iratxe Garcia eurodiputatua izango da ordezkaritza sozialistaren buru, Elena Valenciano ordezkatuz (zerrendaburu izan zen maiatzaren 25eko hauteskundeetan).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Aldaketa PSOEn bideoak