Politika -
EAJ-ren proposamena
PSE-EEk bozen ostean negoziatuko luke itun instituzionala
Iñaki Egaña Bizkaiko sozialisten idazkarigaiak Urkulluri eta Ortuzarri erantzun die aurrekontuak aztertu ondoren erabakiko dutela babestu ala ez.
Erredakzioa
Iñaki Egaña PSE-EEren Bizkaiko idazkarigaiak maiatzeko udal eta foru hauteskundeen ostera atzeratu du EAJk proposatutako akordio instituzionala adosteko aukera.
Egañak erantzun hori eman die Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andonio Ortuzar EAJren presidenteak kurtso politikoaren hasieran egindako eskaintzari.
Bestalde, datorren urterako aurrekontuen harira, PSE-EEren batzarkide eta Bizkaiko idazkari izateko hautagaia egonkortasun instituzionala "bermatzeko" prest agertu da, "are gehiago egungo egoeran".
"Aurrekontuak sozialak eta herritarrentzat baliagarriak diren ikusi beharko dugu lehenik, eta gero botoa erabaki", gaineratu du.
Akordio instituzional zabalago bat bilatzeko aukeraren aurrean, berriz, Egañak hauteskundeen osterako utzi du balizko negoziazioa.