Politika -

Ministroen Kontseilua

Kontsulta bertan behera geratzea eskatuko duela esan du Gobernuak

“Gobernuak Autonomia Erkidego baten ebazpenari kontra egin eta bertan behera geratzea eskatzen badu, behin izapidetzea onartuta automatikoki etetea esan nahi du”, adierazi du Saenz de Santamariak.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean “paraleloan” Kataluniako kontsulten legearen aurka helegitea aurkeztuko duela berretsi du, Generalitatekoaren kasuan Gobernuak helegitea aurkeztu baino lehenago deitzen badu.

“Legea onartzen bada, eta aplikatu baino lehen bertan geratzen bada, legea bertan behera geratzen da. Legea aplikatu baino lehenago, exekuzio jarduerak egoten badira, paraleloki helegitea jarriko zaie”, azaldu du Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Halere, Artur Mas Kataluniako presidenteak “legedia onartuko duela” sinetsi “nahi” duela adierazi du, “askotan esan duen moduan”.

Saenz de Santamariaren hitzetan, Gobernuak “Konstituzioa eta legeak betetzea” egingo du, eta, horretarako, Konstituzioak eskaintzen diren mekanismoetako bat erabiliko duela adierazi du.

Etendura automatikoa

“Gobernuak Autonomia Erkidego baten ebazpenari kontra egin eta bertan behera geratzea eskatzen badu, behin izapidetzea onartuta automatikoki etetea esan nahi du”, adierazi du Soraya Saez de Santamariak. “Hau ez da berria, Konstituzioak dakarren zerbait da, eta hainbat aldiz aplikatu da”, azpimarratu du.

Forudunen inguruko eztabaida

Halaber, Santamariak esan du Gobernuaren nahia forudunei buruzko eztabaida bat irekitzea dela, gai honen inguruan akordio batera iristeko helburuarekin, baina “zailtasun teknikoen” berri eman du sistema aldatzeko garaian.

Hauteskunde-erreforma

Gobernuko presidenteordeak alkateak hautatzeko sistemak Bilduri mesede egitearen aukeraren inguruan esan du “hauteskunde-kalkuluei” ez diela eragiten frogatzen duela, baizik eta “herritarraren nahia” eta “birsorkuntza demokratikoa” errespetatzen dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea