Politika -

Prentsaurrekoa

Eskoziakoa Euskadin jarraitu beharreko 'eredua' dela esan du Urkulluk

Lehendakariak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza Edinburgora joan daiteke irailaren 18an, Eskoziako erreferenduma dela eta.

Kurtso politikoaren hasierako lehen bilera. EiTB
Urkullu: 'Metodo aldetik, Eskozia da gure eredua'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Eskoziakoa Euskadin jarraitu beharreko “eredua” dela esan du ostegun honetan. Eusko Jaurlaritza Edinburgora joan daiteke irailaren 18an, Eskoziako erreferenduma dela eta, gaineratu du.

Udaren ostean egindako lehen agerraldian, Donostiako Miramar Jauregian izan den Gobernu-bilera eta gero, Urkulluk Jaurlaritzako kideek hausnartu dituzten bost gaiak ezagutzera eman ditu, horien artean, autogobernuarena eta Eskoziako erreferendumarena. “Testuinguru politiko berri batean gaude”, nabarmendu du.

Lehendakariaren hitzetan, “Eskozian pasatu daitekeena, erreferentzia modura ikusi behar da”, ez Euskadin soilik, Europa osoan baizik, “herritarrek norabide batean ala bestean erabaki ahal izateari dagokionez, herritarrei galdetzeko aukera izan dadila Gobernuen arteko akordio batean oinarrituta”. “Erreferentzia elkarrizketa, akordioa eta kontsulta dira”, gaineratu du.

Urkulluren ustez, euskal herritarrak Eskoziaren ‘ereduan’ begiratu behar dira, “akordioan eta era librean gauza bat ala bestea erabakitzen duten herritarren galdeketan oinarrituta”.

Halaber, Eskoziako eta Britiainia Handiko Gobernuekin harreman normalizatua duela adierazi du, eta, horren haritik, Eusko Jaurlaritzak Edinburgora bidaiatu ahal izateko aukeraren inguruan, kabinetearen agendaren arabera izango dela azpimarratu du. “Eskoziako Gobernuarekin hitz egiten ari gara, eta, datorren hilaren 18an agenda instituzionalean lekua badago, ez dugu arazorik han izaten”, azaldu du.

Rajoyri ez dio kontsultaren proposamena orain egingo

Lehendakariak azpimarratu duenez, Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin izango duen bileran ez dio kontsularen proposamena egingo, Gernikako “estatutuan zintzilik dauden gaiak betetzea” baizik. Kontsulta ez proposatzearena EAJk babesten dituen postulatuei “leiala” izateko kontua dela azaldu du, eta “ez zuhurtzia kontua”.

Barrenak emandako "pauso"en gisakoek "jarraipena izatea" espero du Urkulluk

Berriki, Pernando Barrena Sortuko kidea Joxe Mari Korta ETAk hildako enpresariaren omenaldian izan zen eta gisa horretako "pausoek" etorkizunean ere "jarraikortasuna" izango dutenaren itxaropena du lehendakariak. Horren ustez, iraganean "indarkeria justifikatu" zutenen aldetik "aurrerapausoa" da.

Urkulluk adierazi du ekitaldi horietan geroz eta gehiago parte hartze handiagoa izatea egiaztatu duela. "Nire ustez, aurrerapauso bat da eta inoiz dut aurrerapauso bat gaitzetsiko. Pauso horretatik abiatuta, ibiltzen jarraitzeko bultzada egingo dut. Izan ere, "iraganean biolentzia justifikatu dutenek egindako minaren aitortza egin beharko dute", nabarmendu du.

EAJren "zintzotasuna" babestu du batzokien finantzaketan

Iñigo Urkulluk, EAJren EBBko presidente izan zenak, alderdiaren "zintzotasuna eta gardentasuna" babestu du batzokien finantzaketan. Halaber, egoitza sozialak “milaka afiliaturen eta zaleren esfortzuari” esker daudela nabarmendu du.

Lehendakariak PPko buruzagiek abuztuan egin dituzten deklarazio polemikoei buruz hitz egin du. Deklarazio horiek EAJren 200 batzokiak era irregularrean finantzatu ahal izanaren aurrean “susmoak” piztu zituzten.

Urkulluk nabarmendu duenez, “hau gune politikoa da, eta ez instituzionala”, ondorioz, Eusko Jaurlaritzari erakunde moduan eragiten ez diola uste du.

Hauteskunde-erreforma “alde batera uztea” eskatu dio PPri

Lehendakariak hauteskunde-erreformaren proposamena hauteskunde autonomikoak eta orokorrak egin eta gerora arte “alde batera uztea” eskatu dio PPri, eta hauteskunde-programan “ekimen modura” sartzeko esan dio.

Halaber, popularren ekimenak zergatik alkateei bakarrik eragiten dien galdetu du, eta ez presidente autonomikoei, azken horiek hauteskunde berean aukeratu behar direlako (erkidego gehienetan).

Urkulluk uko egin dio hauteskunde-erreformak “nori mesede egiten dion eztabaidan sartzeari”.

Gainera EAJren buru izan zenean eta Lehendakaritzan sartu aurretik, jeltzaleek “foru eta udal legegintzaldi honetan” zerrenda bozkatuenak errespetatzeko proposamena egin zutela gogorarazi du. “EAJk zenbait salaketa izan zituen”, azpimarratu du.

Udal Legeak “foruekin amaitzea” nahi izatea errefusatu du

Halaber, lehendakariak errefusatu egin du Udal Legeak “foruekin amaitu” nahi izatea edota Batzar Nagusien eskumenetan “esku-sartzeak” esan nahi izatea. Halaber, aurreproiektuak ekarpenetara “irekita” jarraitzen duela gogoratu du eta ez dela “aldebakarrekoa” Euskadiko Udal Batzordetik ondorioztatzen delako.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Ezkozia bideoak Eusko Jaurlaritza albisteak Eskoziako erreferenduma