Politika -
8 hilabete Hauteskundeetarako
Rajoyk hauteskunde erreforma Kongresuan azaltzea ukatu du PPk
Alderdiak justifikatu egin du erabakia esanez elkarrizketa epe bat zabaldu nahi dutela eta euren proposamena "irekia" dela.
Erredakzioa
PPren talde parlamentarioak ukatu du Mariano Rajoy Gobernu espainiarreko presidenteak hauteskunde erreformaren -zerrenda bozkatuenak gobernatzea bultzatzeko- gaineko azalpenak ematea ezohiko saio batean, oposizioko alderdi guztiek eskatu bezala.
Pedro Gomez de la Serna PPren parlamentariak erabakia justifikatu du, eta azaldu du elkarrizketa epe bat zabaldu nahi dutela eta euren proposamena "irekia" dela.
Oposizioko bozeramale denek eskatu dute Gobernuaren presidenteak azalpenak ematea, euren iritzian, ezin baita egin udal eta foru hauteskundeetarako zortzi hilabete falta direnean eta, demokrazian lehen aldiz, adostasunik lortu barik.
Parlamentariek PPren Gobernuaren proposamena "alderdikoia" dela salatu dute. IUren eta PSOEren iritzian, proposamenak gehiengo osoa galduko lukeen udalerrietako udal-gobernua "babestea" du helburu, besteak beste, Madrilen eta Valentzian.