Politika -

Hauteskunde erreforma

Hauteskunde erreforma babesten duen argitzeko eskatu dio PSOEk Rajoyri

Pedro Sanchezek neurri ekonomikoen dekalogoa aurkeztu du, Espainiako Gobernuko presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin bilera egin bezperan.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde erreformaren gainean duen iritzia argitzeko eskatu dio Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari. Hala, erreforma Rajoyrena berarena ala Alderdi Popularrarena den, eta Rajoyk berak erreforma babesten duen jakin nahi du Sanchezek.

PSOEko idazkari nagusiak neurri ekonomikoen dekalogoa aurkeztu du larunbat honetan Santiagon, Mariano Rajoyk eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak igandean eta astelehenean Galiziako hiriburuan egingo duten bileraren bezperan.

Sozialistek hauteskunde erreformaren aurrean erakutsi duten jarrera salatu zuen aste honetan Javier Arenas popularrak. Haren iritziz, "kontraesan izugarria da" PSOEk erreformaren gainean hitz egiteari uko egitea. Eta hauteskundeak galduta ere agintzeko aukera izateko "pagotxari" ez diotela muzin egin nahi azpimarratu zuen.

"Arenasen iritzia errespetatzen dut, baina Rajoyren iritzia jakin nahi dut", adierazi du Sanchezek. PSOEko buruaren esanetan, hauteskunde legea "legeen legea da, demokraziako joko arau oinarrizkoenetako bat", eta hori dela eta erreforma Rajoyk Diputatuen Kongresuan azaltzea nahi dute sozialistek.

Hedabideetan argitaratutako informazioa aipatuz, Pedro Sanchezek adierazi du Alderdi Popularra prest dagoela oposizioko alderdi nagusiaren babesik gabe hauteskunde erreforma onartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pedro Sánchez bideoak