Politika -
Loiuko erasoa
Loiuko erasoa errefusatu du Sortuk
Eusko Jaurlaritzak ere errefusatu eta gaitzetsi egin du Loiun bost autobusen kontra eginiko erasoa eta "Autobuses de Lujua" enpresari eta bertako langile guztiei bere elkartasuna adierazi nahi die.
Erredakzioa
Sortuk errefusatu egin du atzo Loiun bost autobusen kontra eginiko erasoa, eta nabarmendu du "ezker abertzalearen estrategiatik erabat kanpo" kokatzen dela.
Ostegun arratsaldean, EITBri bidalitako ohar anonimo batean talde batek bere gain hartu du Loiuko erasoa, gaixo dauden euskal presoak aska ditzatela aldarrikatuz.
Hain justu, gaur goizean Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak diligentziak zabaldu ditu atzo goizaldean Loiun izandako bost autobusen erreketa argitzeko.
Eusko Jaurlaritzak gaitzetsi egin du erasoa
Eusko Jaurlaritzak ere "errefusatu" eta gaitzetsi egin du Loiuko erasoa. Loiun erre dituzten autobusen gertakariaren inguruan gaur arratsaldean egin den aldarrikapenak, oraindik ikerketapean egonik ere eta baieztapenik ez badago ere, intentzio politikoekin burututako indarkeria ekintza bat izan daitekeela adierazten duela esan du Jaurlaritzak.
Honela, Autobuses de Lujua enpresari eta bertako langile guztiei bere elkartasuna adierazi nahi die.