Politika -

Bake prozesua

Aralarrek larritzat jo du administrazioak presoekin daukan jarrera

Ohar baten bitartez, Aralarrek jakinarazi du larunbatean Donostian izango dela, Aste Nagusia hasi aurretik egingo den presoen eskubideen aldeko manifestazioan.

Presoen eskubideean aldeko manifestazioa Donostian. Argazkia: Efe
Presoen eskubideean aldeko manifestazioa Donostian.
Presoen eskubideean aldeko manifestazioa Donostian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek "pentsaezintzat" jo du "gaur egunera arte bermatuta ez izatea pertsona guztien eskubide guztiak", eta "are larriagoa" iruditzen zaio "giza eskubideen urraketa hori administrazio publikoengatik etortzea", haren iritziz, ETAko presoen kasuan gertatzen den bezala.

Ohar baten bitartez, Aralarrek jakinarazi du, EH Bilduk egin bezala, larunbatean Donostian izango den presoen eskubideen aldeko manifestaziora gehitu dela. Manifestazioa herritar mugimendu ezberdinek deitu dute, eta ETAko preso gaixoak aske uztea eskatuko da.

Aralarren iritziz, “administrazio eta erakunde publikoak izan beharko liratezke giza eskubide guztiak betetzearen erantzule”, baina Espainiar Gobernuak ETAko presoekiko duen “justifikatu gabeko jarrera ankerra” salatu du. Neurri horiek presoen zein beraien senideen sufrimendua areagotzen duela ohartarazi dute.

Rebeka Ubera EAEko parlamentaria eta Asun Fernández de Garaialde parlamentari nafarra izango dira larunbateko manifestaziorako Aralarrek bidaliko duen ordezkaritza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Aralar Bizkaia