Politika -
Gasteizko alkatea
Maroto: 'Egia handia da etorkinak laguntzen kontura bizi direla'
Gainera, Marotok adierazi du inoiz baino babes handiagoa duela kalean, aljeriarrak eta marokoarrak laguntzen kontura bizi direla eta ez dutela lan egin nahi esan zuenetik.
Erredakzioa
Javier Maroto Gasteizko alkateak berretsi ditu orain egin batzuk egin zituen adierazpen polemikoak. Bere hitzetan, "egia handia da" etorkinen kolektiboak, esaterako marokoarrak eta aljeriarrak, hiritar "guztiek" ordaintzen duten "zerbitzu sozialen kontura" bizi direla, eta hori aldatu nahi duela azpimarratu du.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Marotok adierazi du inoiz baino babes gehiago duela kalean aljeriarrak eta marokoarrak laguntzen kontura bizi direla eta ez dutela lan egin nahi esan zuenetik.
Hori dela eta, Marotoren esanetan, "marokoarren eta aljeriarren kolektiboetako gehiengo bat denon artean ordaintzen ditugun zerbitzu sozialen kontura bizi da".
"Badakit hitzak ez direla egokiak, baina egia handia da, eta hori aldatzea eta hobetzea nahi dudalako esaten dut. Eta esan dezaket inoiz baino babes handiagoa izan dudala kalean, azken asteetan", azpimarratu du.