Politika -

Bilera Moncloan

Desadostasuna izan arren, elkarrizketa irekiko klima dago, Masen ustez

Bestalde, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Generalitatekoari lehentasuna susperraldi ekonomikoa dela helarazi dio, eta kontsulta legezkoa ez dela nabarmendu du.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen eta Artur Mas Generalitateko presidentearen bilera. EFE
Artur Mas eta Mariano Rajoy
Masen hitzak, Rajoyrekin bildu ondoren

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidenteak asteazken honetan Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin izan duen bileraren ostean azaldu duenez, "elkarrizketa irekiko giroa" dago, eta kontsultari eutsiko diola nabarmendu du, "legezko" forman nahi du egin hori. Halaber, Gobernu zentralaren aldetik "legez kanpokoa ez dela esateaz gain ordezko proposamenik ez" izatea deitoratu du.

Bestalde, Gobernuko buruak Generalitateko presidenteari kontsulta "egin ezin dela, eta gauzatuko ez dela" jakinarazi dio. Horrez gain, ekonomiaren susperraldian hasi berri den prozesuan ezegonkortasun politikoaren arriskuen berri eman dio.

Rajoyk mezu horiek helerazi dizkio Masi, biek bi ordu eta laurdenean Moncloako Jauregian izan duten bileran, Gobernuaren ohar baten arabera.

Elkarlanean jarraitzeko prest

Halaber, Gobernuko presidenteak Generalitatekoari era "irekian eta leialean" elkarlanean jarraitzeko prest dagoela azaldu dio, Kataluniako herritarrei onura ekartzen dien gauza guztietan, Espainiaren aurrerapen orokorrean lan egiten duela onesten duen puntutik.

Kontsultaren aurrean, guztiz errefusatzen duela errepikatu du, eta jarrera hori abenduaren 12an publiko egin zuela adierazi du, komunikabideen bitartez Masek kontsulta deitzeko asmoa zuela jakin zuenean.

 

Artur Mas / Mariano Rajoy EFE

Halaber, kontsulta horri eman dion "ezetza" Auzitegi Konstituzionalak eta Diputatuen Kongresuak esandakoarekin bat datorrela azpimarratu du. Errefusapen horretatik haratago, Generalitateko presidenteak proposamen askorekin helarazi dion dokumentua "balore eraikitzailearekin" aztertzeko konpromisoa hartu du Rajoyk.

Susperraldi ekonomikoa

Rajoyk Kataluniari dion onespen pertsonala eta politikoa azaldu du, "Espainiari egindako ekarpen kulturalagatik, historikoagatik, ekonomikoagatik eta sozialagatik".

Horregatik, Masi era handiagoan kolaboratzearen onura proposatu dio, haren ustez, katalanentzako eta gainerako espainiarrentzako lehentasun nagusia den horretan: lanpostuak sortzea ahalbidetzen duen susperraldi ekonomikoa egonkortzea eta azkartzea.

Gobernuko presidenteak 2012 eta 2013 urteetan, Estatuak Likidezia Autonomikoaren Funtsa erraztu duela azpimarratu du, baita Hornitzaileei Ordainketa Plana ere erkidegoentzako eta udalentzako, 105.000 milioi eurogatik. Kopuru horretatik, ia herena (30.000 milioi) Kataluniari dagozkio.

Artur Mas EFE

Rajoyk kontsulten legearen aurka egingo du, Masen ustez

Bestalde, Artur Mas Generalitateko presidenteak esan duenez, Gobernuburuak Kataluniako Parlamentuak izapidetzen duen kontsulten legearen aurka egingo duela uste du. Hala eta guztiz ere, kontsulta azaroaren 9an egingo dela azpimarratu du.

"Ez dit esplizituki Konstituzionalera eramango duela esan, baina ulertzaile ona denari, hitz gutxirekin nahiko", azaldu du Masek, Moncloan Rajoyrekin izan duen bileraren ostean.

‘B planik’ ez duela azaldu du Masek

Artur Masek nabarmendu ‘B planik’ ez duela, eta Kataluniaren etorkizunari buruz bozkatu ahal izateko proposamena soilik duela, haren ustez, irtenbide "egonkorra" eta "iraunkorra" aurkituko zaiolako horrela Espainian duen lekuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea