Politika -

Kataluniako kontsulta

Rajoyk Mas hartuko du asteazken honetan, Moncloako jauregian

'Pujol auzia'k Kataluniako prozesua "baldintzatuko" ez duela ohartarazi du Masek. Bestalde, Rajoyk Pedro Sanchezen babesa jaso du; izan ere, PSOEko buruzagi berria galdeketaren aurka agertu da.

Mariano Rajoyk Artur Mas hartuko du asteazken honetan, Moncloan. Artxiboko irudia: EFE
Mariano Rajoyk Artur Mas hartuko du asteazken honetan, Moncloan. Artxiboko irudia: EFE
Mariano Rajoyk Artur Mas hartuko du asteazken honetan, Moncloan. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Artur Mas Kataluniako presidentea hartuko du Moncloako jauregian, asteazken honetan. Mahai gainean azaroaren 9rako deituta dagoen kontsulta izango dute buruzagiek. Bileraren data duela zenbait egun finkatu zuten, baina ostiraletik agertoki politikoan beste osagai batek protagonismoa bereganatu du: 'Pujol auzia'.

Rajoy Pedro Sanchez PSOEko buruzagi berriaren babesarekin joango da bilerara; izan ere, agintari sozialista galdeketaren aurka azaldu da. Bi ordu eta erdiko bilera batean subiranotasun nazionala defendatzeko garaian bat egin zuten bi agintariek; izan ere, erreferenduma "legez kanpokoa" dela eta egiterik ez dagoela esan zuten biek.

Asteazkeneko bileraren aurrean, Rajoyk ez du itxaropen handirik azaldu: "Hitz egingo dugu, baina ez dut ezin dudana, ezta egin behar ez dudana egingo ere". Gainera, egoeraren erantzukizuna saihestu du Gobernuko presidenteak: "Arazo bat dagoela badakit, arazoari aurre egin behar zaiola dakit, baina gauzak egin baino lehen ongi pentsatu behar dira, gero horrelakoak pasatzen direlako. Hala eta guztiz ere, hitz egingo dugu".

'Pujol auzia', atzealdean

34 urte dirua zerga paradisuetan izan duela aitortu zuen Jordi Pujolek orain dela bost egun, eta horrek bileraren testuingurua erabat aldatu du. Hala ere, 'Pujol auzia'k bileran eraginik izango ez duela ziurtatu dute Masek eta Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak.

Eztabaidak bere horretan jarraitzen du; izan ere, "herria edozein pertsonaren gainetik dago, nahiz eta pertsona garrantzitsua izan", esan du Masek prentsaurrekoan.

Homsek erronka bota eta Masen aurrean proposamenak aurkezteko eskatu dio Rajoyri: "Entzuteko irrikitan gaude, entzutera joango gara", ziurtatu du bozeramaileak. Zentzu horretan, Gobernu zentralak eskaintzarik egin ez duela gogorarazi du Homsek. CiUren Gobernuak kontsultaren bide orria ERC, ICV eta CUPekin adostu zuela erantsi du bozeramaileak.

Desadostasunak

Rajoy eta Mas duela ia urtebete bildu ziren azken aldiz, 2013ko abuztuaren 29an. Bilera sekretua egin zuten Madrilen, baina ez zuten beste deialdirik egin. Lanak behartu dituenean berriz topo egin dute eta zenbaitetan elkarri ihes egin diote, esaterako iragan apirilean, Bartzelonan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Rajoy albisteak Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua bideoak Espainia Artur Mas Kataluniako prozesua zuzenean