Politika -

Pujolen ukoa

Jordi Pujolen pribilejioak

Generalitateko presidente ohiak ohorezko karguei eta biziarteko pentsioari uko egin die, besteak beste.

Jordi Pujol Kataluniako Gobernuko presidente ohia. EFE
Jordi Pujol Kataluniako Gobernuko presidente ohia. EFE
Jordi Pujol Kataluniako Gobernuko presidente ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Kataluniako Gobernuko presidente ohiak uko egin die CiUn eta CDCn zituen ohorezko karguei eta agintari ohi gisa zituen pribilejioei, 30 urtez atzerrian dirutza ezkutatu zuela aitortu eta gero.

'Molt Honorable'

Generalitateko presidente ohi bezala duen pribilejioetako bat 'Molt Honorable Senyor' (Jaun ohoretsua) tratamendua da.

Kataluniako Parlamentuak 2003. urtean onartu zuen, Pujol Gobernutik atera baino hilabete batzuk lehenago, presidente ohien estatusari buruzko lege batean.

Nolanahi ere, Artur Masek azaldu duenez, Pujolek protokolo tratamendu hori jasotzen jarraituko du. "Araututa dago, eta Pujolek ezin dio uko egin Generalitateko presidentea izan izanari", argudiatu du.

Biziarteko pentsioa

President ohiak errefusatu egin duen pribilegioetako bat 86.000 euroko biziarteko pentsioa da.

Agintean zegoenean jasotzen zuen soldataren % 60 da pentsio hori.

Bulegoa

Pujolek Bartzelonako Gracia pasealekuan zuen bulegoari ere egin dio uko.

Bulego hori 441 metro karratukoa da, eta alokairuak 145.000 eta 175.000 euro arteko kostua du.

Idazkariak, gidaria eta auto ofiziala

Agintari ohiak bulego horretan zituen laguntzaileak (hiru pertsona), auto ofiziala eta horren gidaria ere utziko ditu.

Ohorezko karguak

CDC eta CiU barruan, gainera, dimisioa eman du presidente fundatzaile gisa, eta, horrenbestez, ezin izango da bere alderdiaren eta koalizioaren bileretara joan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea