Politika -

Berrikuntza PSOE-n

Barne hauteskundeak deituko dituztela baieztatu du Pedro Sanchezek

Helburua hurrengo urteko hauteskundeetako hautagaiak aukeratzea izango da. Data irailean erabakiko dute.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EiTB
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EiTB
20 emakumek eta 18 gizonek osatuko dute PSOEren Exekutiba berria

1:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi berriak baieztatu egin du barne hauteskundeak egingo dituztela berriz hurrengo urteko foru eta udal hauteskundeetako eta hauteskunde orokorretako hautagaiak aukeratzeko.

"Hauteskunde primario irekiak egingo ditugu", aurreratu du Sanchezek, baina data irailean erabakiko du Batzorde Federalak.

Hala ere, "logikoena" barne hauteskundeak irailean bertan deitzea izango litzatekeela iritzi dio.

Halaber, Zuzendaritza Federalak “estrategia indartsua” prestatuko duela iragarri du, alderdia “mugimendu sozialekin harremanetan” eta kalean egon dadin, Mariano Rajoyren Gobernuko politikei erantzuteko. “Manifestazioetan izango gara”, adierazi du.

Prestaziorik gabeko langabeentzako proposamena

Sanchezek gaur arratsaldean Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin duen bileran, langabeen % 57k prestaziorik ez jasotzea “onartezina” dela esango dio, eta aurreratu izan nahi ez duen proposamen bat helaraziko dio.

Sanchezek azaldu duenez, Mocloan Rajoyrekin izango duen bileran, “erreforma demokratikoen eta sozialen agenda” proposatuko dio. Haren ustez, Espainiak hori behar duelako.

Gobernuko presidenteari “herritarren benetako arazoen inguruan PSOEk duen jarrerari buruzko benetako elkarrizketa, irekia eta argia” eskaintzeko espirituarekin doala nabarmendu du. “Kataluniako arazoa larria da, baina, are eta gehiago langabezia bizi dutenena, lan-baldintzak debaluatuta ikusten dituztena, haurren pobreziarena, eta beste gai batzuk”.

Sanchezen hitzetan, “politika egitea ez da harresiak eraikitzea, zubiak jartzea baizik”, eta, herrialdeak, oraintxe bertan, “Espainiako herrien batasuna” bermatzen duten “lurraldeen arteko zubiez” ez ezik, “krisia benetan ordaintzen ari direnekin elkartasun-zubiak behar ditu”.

PSOEk kideen ondarea jakitera emango du

Halaber, PSOEko idazkari nagusiak iragarri duenez, alderdiak kargu publikoen eta Zuzendaritza Federal berriko kideen “ondarea eta ondasuna” jakitera emango digu.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aldaketa PSOEn bideoak Pedro Sánchez argazkiak