Politika -
Exekutiba berria
PSOEko Exekutiba berriko aurpegiak
Pedro Sanchezek 20 emakume eta 18 gizonezko aukeratu ditu bere exekutiba berrian egoteko. Hauek dira sozialisten aurpegi berriak.
IKER GOMEZ / EITB.COM
Hauek dira PSOEko Exekutiba berriko 38 kideak:
Presidentetza: Micaela Navarro (Andaluzia): Historian aurrenekoz, emakume bat izango da PSOEko burua. Orain arte, Andaluziako sozialisten presidentea izan da. Jose Antonio Griñanen tokia hartuko du orain. Aurretik, Andaluziako Berdintasunerako sailburua izan da, eta Kongresuan ere diputatu lanak egin ditu. Jose Luis Rodriguez Zapateroren Exekutiban ere izan zen. Bi alaba ditu.
Idazkaritza orokorra: Pedro Sanchez (Madril): Gutxik ezagutzen zuten alderdiaren barruan, eta ia inork iritzi publikoan. Pedro Sanchez (Madril, 1972) alderdiko baseak batzea lortu du. Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan lizentziaduna, Europako Ekonomia Politikan masterra egin zuen.
Antolakuntza eta Hauteskunde Ekintza: Cesar Luena (Errioxa): Pedro Sanchezen esku eskuina izango da, Oscar Lopezen tokia hartuz. 33 urte ditu, eta orain arte Errioxako sozialisten buruzagia izan da. Humanitateetan lizentziaduna da eta bere promozioan Espediente Onenari saria eman zioten. Kongresuan ere aritu da, 2008tik.
Ekintza Politikorako idazkaria: Patxi Lopez (Euskadi): Lehendakaria izatea lortu zuen aurreneko sozialistak 12 urte eman ditu PSE-EEko idazkaritza orokorrean. Madrilera salto egin du Sanchezen eskutik. Portugaleten 1959. urtean jaioa, bere etxetik PSOEko buruzagi gehienak igaro ziren frankismo garaian, tartean Felipe Gonzalez, Joaquin Almunia, Ramon Rubial eta Manuel Chaves. Bere aita Eduardo Lopez Albizu ‘Lalo’ zen, UGTko buruzagi izandakoa.
Emigrazio idazkaritza: Roberto Jimenez (Nafarroa): PSNko burua izandakoa, Europako hauteskundeetan jasandako porrotaren ondorioz kargua uztea erabaki zuen. Orain, Sanchezen Exekutiban Emigrazio idazkaria izango da.
Ekonomia idazkaritza: Manuel de la Rocha Vazquez (Madril): Manuel de la Rocha Izquierda Socialistako buruzagi ohiaren semea da. Eduardo Madinaren alde agertu zen idazkaritza orokorreko lehian, baina Sanchezek korronte hori bere exekutiban sartzea erabaki zuen.
Nazioarteko Harremanetarako idazkaritza: Carme Chacon (Katalunia): 2012ko PSOEko Kongresuan Rubalcaba garaile atera ondoren, Miamira joan zen, unibertsitate batean irakasle lanak egiteko. Orain, nazioarteko politikaz arduratuko da Pedro Sanchezen lantaldean.
Mugimendu Sozialen idazkaritza: Pedro Zerolo (Madril). Berdintasunaren eta gay eta lesbianen eskubideen alde egindako lanagatik ezaguna da Zerolo. Jose Luis Rodríguez Zapateroren exekubitan kargu bera bete zuen. Homosexualen ezkontzak bultzatu zituen. Egun, pankrea minbiziaren aurka borrokan ari da.
Horrez gain, hauek dira PSOEko Exekutibako gaineko karguak:
Politika Federaleko Idazkaritza: Antonio Pradas (Andaluzia).
Berdintasun idazkaritza: Carmen Monton (Valentzia)
Erreforma demokratikoen idazkaritza: Ximo Puig (Valentzia)
Udal-Politikako idazkaritza: Adriana Lastra
Osasun idazkaritza: Maria Jose Sanchez Rubio (Andaluzia)
Enplegu idazkaritza: Mari Luz Rodriguez (Gaztela Mantxa)
Zientzia eta Partehartze idazkaritza: Maria Gonzalez Veracruz (Murtzia)
Ikasketa eta Programa idazkaritza: Meritxel Batet (Katalunia)
Formazio idazkaritza: Estefanía Palop
Aldaketa Klimatiko eta Jasangarritasuna: Pilar Lucio (Extremadura)
Herri Administrazioko idazkaritza: Susana Sumelzo (Aragoi)
Europar Batasuneko idazkaritza: Iratxe Garcia (Gaztela eta Leon)
Nekazaritza eta Arrantza idazkaritza: María Luisa Faneca
Hezkuntza idazkaritza: José Miguel Pérez (Kanariar Irlak)
Gizarte Ongizateko idazkaritza: Maria Luisa Carcedo
Kultura Idazkaritza: Iban Garcia del Blanco
Lankidetza Garapenerako idazkaritza: Noemí Cruz
Udalerri txikien idazkaritza: Manuela Galiano
Immigrazio idazkaritza: Eva Matarin