Politika -

Aldaketa PSOEn

Patxi Lopezek irailean erabakiko du Euskadin jarraituko duen

''Edonola ere, beti izango naiz euskal sozialista eta hemen izango ditut sustraiak'', esan du Radio Euskadiko elkarrizketa batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko buruak astelehen honetan esan du irailean erabakiko duela Euskadin legebiltzarkide gisa jarraituko duen ala behin betiko Madrilera joango den. Izan ere, asteburu honetan Ekintza Politikoko idazkari izendatu dute Lopez PSOEko exekutiba berrian. ''Edonola ere, beti izango naiz euskal sozialista eta hemen izango ditut sustraiak’’, esan du Radio Euskadiko elkarrizketa batean.

Patxi Lopez ‘’pozik’’ azaldu da asteburu honetan PSOEko ezohiko kongresuan gertatutakoarekin. Bertan, berretsi egin du Pedro Sanchez alderdiko idazkari nagusi moduan. PSEko buruak esan du ‘’esandakoa erakutsi’’ egin behar dela, eta azpimarratu du datozen egunetan agerian geratuko dela sozialistak ‘’norabidea’’ berdinean ari direla. Gaur bertan Pedro Sanchezek eta Mariano Rajoyk egin behar duten bileraren inguruan, Lopezek aurreratu du sozialistek ‘’eredu federalistaren aldeko eboluzioa’’ eskainiko dutela. ‘’Eredu federalista horrek erreforma konstituzionala behar du, Espainian egun dauden berezitasunak biltzeko gai izateko’’, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Patxi Lopez albistak Aldaketa PSOEn