Politika -
Aldaketa PSOE-n
PSOEren exekutiba berrian, emakumeak gizonak baino gehiago izango dira
Pedro Sanchezen taldea 20 emakumek eta 18 gizonek osatzen dute. Halaber, horien artean hamarren bat baroi daude.
Erredakzioa
Pedro Sanchez idazkari nagusi berriak gidatutako PSOEren exekutiba berrian emakumeak gizonak baino gehiago izango dira. Exekutiba berriak 38 kide izango ditu: 20 emakume eta 18 gizon. Halaber, horien artean hamarren bat baroi daude.
Aipaturiko exekutibak PSOEren ezohiko kongresuan bildu diren ordezkarien % 86,19aren babesa jaso du. Pedro Sanchez bihar bertan elkartuko da bere taldearekin PSOEren Ferrazeko egoitzan lanari ekiteko.
Idazkari nagusi berriaren inguruak exekutiba berrian integrazioa egon dela azpimarratu badu ere, Eduardo Madinak eta Jose Antonio Perez Tapiasek baztertuak izan direla salatu dute.
PSOEren ezohiko kongresura joan diren delegatuetatik (1.019) 990ek eman dute botoa, eta horietatik 848k (% 86,19) exekutiba berria babestu dute, 136k boto zuria eman dute eta 5 boto baliogabe izan dira.
PSOEren exekutiban, lehen aldiz, emakumeak gizonak baino gehiago izango dira: 20 emakume eta 8 gizon. Halaber, exekutiba horretan hamarren bat baroi daude: Antolakuntza idazkaria Cesar Luena; Patxi Lopez Ekintza Politikako idazkaria, Ximo Puig Aldaketa Demokratikoen idazkaria, Jose Miguel Perez Hezkuntza idazkaria, Roberto Jimenez Emigrazio idazkaria; eta Tomas Gomez, Jose Ramon Besteiro, Francina Armengol, Emiliano Garcia Page eta Eva Diaz Tezanos ere exekutibako kide gisa.
Asteburuko PSOEren kongresuan batzorde federala ere bozkatu dute, eta bertan izango dira José Antonio Griñán, Elena Valenciano, Óscar López, Antonio Hernando, Purificación Causapié, Inmaculada Rodríguez Piñero, Trinidad Jiménez, Gaspar Zarrías, Soraya Rodríguez, Marcelino Iglesias, Josep Borrell eta Leire Pajin.