Politika -

Berrikuntza PSOE-n

PSOEren politika berriko protagonista izango da PSE, Mendiaren arabera

Patxi Lopezen karguaz gain, PSE-EEko hainbat ordezkari batzorde federaleko kide izango dira, eta Isabel Celaa legebiltzarkidea Etika batzordearen buru izango da.

Idoia Mendia. Artxiboko irudia: EiTB
Idoia Mendia. Artxiboko irudia: EiTB
Idoia Mendia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal sozialistak Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiaren gidaritzapean sozialistek garatuko duten politika berriaren diseinuaren "protagonista" izango dira, Idoia Mendia euskal sozialistaren arabera. Patxi Lopezen karguaz gain, PSE-EEko hainbat ordezkari batzorde federaleko kide izango dira eta Isabel Celaa legebiltzarkidea Etika Batzordearen buru izango da.

Patxi Lopezek Ekintza Politikoa, Herritartasuna eta Askatasuna idazkaritzaren ardura izango du, PSOEren zuzendaritza berrian "pisu" gehienetakoa izango duena hain zuzen ere. "Espainiako politikaren diseinuan eta egin behar diren aldaketetan egotea ahalbidetuko dio Patxi Lopezi. "Euskadi eta PSE-EE ongi ordezkatuta egongo dira eta itzal handiko pertsona bat izango dugu gainera. Nolabait esateko, aldaketa horretan protagonista izango garela esan dezakegu", adierazi du Idoia Mendiak.

Euskal sozialistek batzorde federalean ere ordezkaritza izango dute eta Isabel Celaa legebiltzarkidea Etika batzordeko burua izango da. "Oso pozik gaude", azaldu die Idoia Mendiak kazetariei.

"Garai berria"

PSOEren ezohiko kongresuan parte hartu duten euskal sozialistek hitzorduaren garrantzia eta "aldaketa eta garai berri baten aurrean" daudela azpimarratu dute.

Jose Antonio Pastor Bizkaiko sozialisten buruaren esanetan, "Espainiako sozialismoan garai berri bat markatu du". Ildo beretik hitz egin du Idoia Mendiak ere eta kongresuaren "ezohikotasuna" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Idoia Mendia bideoak Aldaketa PSOEn