Politika -

Inputatu eta gero

Josep Rull CDCko bigarren izendatu du Masek, Pujolek alde egin ostean

Masek Oriol Pujolen ordezkoaren berri eman du, ibilgailuen azterketa teknikoen auzian inputatu ondoren Idazkaritza Nagusia utzi zuelako.

Lluis M. Corominas, Artur Mas eta Josep Rull, CDCren gaurko bileran. EFE
Lluis M. Corominas, Artur Mas eta Josep Rull, CDCren gaurko bileran. EFE
Lluis M. Corominas, Artur Mas eta Josep Rull, CDCren gaurko bileran. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidente eta CDC alderdiko buruak iragarri duenez, Josep Rull egungo Antolaketa idazkaria alderdiaren "bigarrena" izango da, eta Idazkaritza Nagusia bere gain hartuko du, Oriol Pujolek alde egin ostean.

Masek Oriol Pujolen ordezkoaren berri eman du, ibilgailuen azterketa teknikoen auzian inputatu ondoren Idazkaritza Nagusia utzi zuelako. Masek alderdiaren eta CiUren federazioaren berregituratzea zehaztu du, azaroaren 9rako deituta dagoen galdeketarako lau hilabete baino gutxiago falta direnean.

Rull alderdiaren koordinatzaile nagusi izendatzeaz gain (idazkari nagusia oraindik deituta ez dagoen batzar batek izendatu behar du), Mercè Conesa Sant Cugateko alkatea alderdiaren bozeramaile izendatu dute.

Lluis Corominasek (azken 16 hilabeteetan Rullekin batera aritu da Idazkaritza Nagusian) Erakunde arteko Koordinazioko idazkariorde nagusi izaten jarraituko du eta maiatzeko hauteskundeak prestatuko ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia