Politika -

Sortu

Arraiz: 'Otegik kartzelan jarraitzeko arrazoi bakarra mendekua da'

Sortuko presidentearen hitzetan, Euskadin "garai berri bat" zabaltzeko lan egin duten bost pertsona horiek espetxean jarraitzea "zentzurik" ez du.

Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak gaur Donostian ziurtatu duenez, Arnaldo Otegi eta Bateragune auziaren gainerako zigortuak espetxean jarraitzeko "arrazoi bakarra mendekua" da; izan ere, Euskadin "garai berri bat" zabaldu izana "ez diete barkatzen".

Sortuk ekitaldi politikoa egin du Boulevardean, eta Arraizek hitza hartu du Auzitegi Konstituzionalaren erabakia salatzeko. Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari sei urte eta erdiko kartzela-zigorra berretsi zien Konstituzionalak.

Besteak beste, Rufi Etxeberria, Pernando Barrena, Txelui Moreno eta Joxean Agirre Sortuko buruzagiak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea ekitaldian izan dira.

"Egoera politiko hau sortzeko" gehien lan egin zuten bost pertsonek espetxean jarraitzea "ez du zentzurik", adierazi du Sortuko presidenteak. "Mendeku" nahia arrazoi bakarra dela errepikatu du Arraizek.

"Egoera politiko hau" sortzea "barkatzen ez" dietela azpimarratu du, ezta "bake eta demokrazia agertoki baten" alde egindako lana ere. Bestalde, mota horretako ekintza judizialak gogorarazi ditu Arraizek, horien artean, Alderdien Legea. Ezker abertzaleak guztiak garaituko dituela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Albisteak Sortu