Politika -
Erreakzioak
Fernandez Diazek berretsi du ETA desegitea dela espero duen bakarra
Barne ministro espainiarraren arabera, azkeneko agiria ez da erakunde armatua "demokrata" bihurtu delako, baizik eta "garaitua" izan delako.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak esan du ETAk egin behar duen bakarra desegitea dela, eta argi adierazi du azkeneko agiria ez dela erakunde armatua "demokrata" bihurtu delako, baizik eta "garaitua" izan delako.
Melillan Marokorekiko muga zaintzeko lanak ikuskatzera joan denean egin ditu ministroak adierazpenok.
"Guk ez dugu ETAk ezartzen duen agenda jarraitzen. Horregatik, desegiten deneko agiria izango da baloratuko dugun bakarra", azpimarratu du Fernandez Diazek.
"Ez badu armarik, ez badu logistikarik, ez badu arlo militarrik, zer geratzen zaie eta zeren zain daude desegiteko?", gaineratu du Barne ministro espainiarrak.