Politika -
PSE-ren berrikuntza
Idoia Mendiak ez du baztertzen PSE-EEren lehendakarigaia izatea
PSOEko buruzagia aukeratzeko bozketan euskal sozialistek Eduardo Madinaren alde egin ez bazuten ere, Kongresurako hurrengo hauteskundeetan ere berarekin kontatuko dutela adierazi du Idoia Mendiak.
Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi izateko hautagaiak ez du baztertzen Euskadiko Alderdi Sozialistaren lehendakarigaia izatea 2016ko hauteskundeetan. Bestalde, PSOEko buruzagia aukeratzeko bozketan euskal sozialistek Pedro Sanchezen alde egin bazuten ere, Espainiako Kongresurako hurrengo hauteskundeetan ere Eduardo Madinarekin kontatuko dutela adierazi du larunbat honetan Idoia Mendiak.
Hainbat hedabideri eskainitako elkarrizketatan, PSE-EEko idazkari nagusi izateko gogor lan egingo duela eta berak alderdiari eman nahi dion norabidea azalduko alderdikideei azalduko diela nabarmendu du. "Partekatutako lidergoetan sinisten dut", azaldu du.
Mendiaren esanetan, PSE ez da lehendakarigaia aukeratzeko unean, baina ez du baztertu bere hautagaitza aurkeztea.
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi berria balitz, Patxi Lopezi bere exekutibara gehitzeko gonbita egingo liokeela adierazi du. Dena den, ez du zehaztu zein postu emango liokeen. "Espainia osoan ezaguna eta aintzat hartua da. Pena bat litzateke bere balioa galtzea", azaldu du.
Bestalde, Madinak eta Perez Tapiasek Pedro Sanchezen taldean sartzeari uko egiten badiote ere, bien ideiak barneratzeko eta militante guztien alderdia izango denaren buru izateko eskatu dio PSOEko idazkari nagusi berriari.