Politika -

Kataluniako kontsulta

Kontsulten legea onartu dute Kataluniako Parlamentuko batzorde batean

Izapide horren ostean, Parlamentuko osoko bilkurak eman beharko dio oniritzia, irailean, azaroaren 9rako deitutako erreferenduma helburu.

Kataluniako Parlamentua. Artxiboko irudia. EFE
Referendum izaera ez duten kontsulten legea onartu dute Katalunian

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuko Gai Instituzionalen Batzordeak kontsulten legea onartu du gaur, alderdi guztien babesarekin, PPC eta Ciutadans alderdiena izan ezik. Hala, legeak aldeko 17 boto (CiU, ERC, PSC, ICV-EUiA eta CUP) eta kontrako 4 (PPC eta Ciutadans) jaso ditu. Gainera, atzera bota dituzte PPCren, Ciutadansen, PSCren eta ICV-EUiAren zuzenketak.

Izapide horren ostean, Parlamentuko osoko bilkurak eman beharko dio oniritzia, irailean, azaroaren 9rako deitutako erreferenduma helburu. Hala ere, horren aurretik, legea Estatutu Bermeen Kontseiluaren eskuetatik pasatu beharko da, konstituzionala ote den ebatz dezan.

Mas, data eta galdera negoziatzeko prest

Legea onartu bezperan, Artur Mas Generalitatearen presidentea kontsultaren data eta galdera negoziatzeko prest agertu zen, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak kontsulta egitea onartuz gero.

Rajoyk eta Masek datozen egunotan bilera bat egitea adostu dute, eta Kataluniako presidenteak kontsultaren gaia ez jorratzea onartuko ez balu ere, Espainiako Gobernuak berretsi du kontsultaren kontra dagoela erabat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea