Politika -

Bateragune auzia

Otegik Narvaez errefusatzeko egindako eskaria Konstituzionalean da

Litekeena da horrek 'Bateragune auzia'ren kontrako helegitearen inguruko erabakia atzeratzea.

Auzitegi Konstituzionalaren egoitza. Argazkia: EiTB
Auzitegi Konstituzionalaren egoitza.
Auzitegi Konstituzionalaren egoitza. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegiren defentsak Antonio Narvaez Auzitegi Konstituzionaleko epaile berria errefusatzako eskaria sartu du gaur, eta dagoeneko izapideak egiten hasiak dira. Auzitegi Gorenak Otegiri jarri zion 6 urteko kartzela-zigorraren kontrako helegitea aztertuko du Konstituzionalak, eta eztabaida horretan Narvaezek parte ez hartzea eskatu du ezker abertzaleko buruzagiaren defentsak.

Narvaez aurreko ostegunean izendatu zuten Konstituzionaleko epaile, eta Otegiren abokatuak salatu du ez dela inpartziala, Sorturen ilegalizazioa eskatu zuen Auzitegi Goreneko fiskala izan zelako, eta salaketa horietan Bateragune auzia sartzen zuelako.

Auzitegiko iturriek jakinarazi dutenez, eskariaren lehen izapideak hasi dira, eta litekeena da osoko bilkuran aztertzea Narvaezek abstentzioa ematen ez badu. Hori horrela, ziurrenik Otegiren helegitea ez dute gaurko osoko bilkuran aztertuko.

Atzerapena

Duela bi aste Auzitegi Konstituzionala bera izan zen Otegiren helegitea aztertzeko bilera atzeratu zuena, Narvaez epaileak parte har zezan hain zuzen ere.

Konstituzionaleko sektore kontserbadoreak gehiengoa badu ere, Narvaezekin are gehiago indartuko da helegitearen kontrako iritzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak