Politika -

Bateragune auzia

Otegiren defentsak Narvaez Konstituzionaleko epailea errefusatu du

Ezker abertzaleko buruaren abokatuaren arabera, epaileak dagoeneko auzian parte hartu du Auzitegi Goreneko fiskal gisa.

Antonio Narvaez Konstituzionaleko kargua hartzen. Argazkia: Efe
Antonio Narvaez Konstituzionaleko kargua hartzen.
Antonio Narvaez Konstituzionaleko kargua hartzen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiaren defentsak iragarri du Antonio Narvaez Auzitegi Konstituzionaleko epaile berria errefusatu duela Bateragune auzian, Auzitegi Gorenean zegoenean esku hartu zuela iritzita, epaitegiko iturriek jakitera eman dutenez.

Izan ere, Botere Judizialaren Lege Organikoko 291.13 artikuluaren arabera, auziarekin lotura duen gairen batean zuzenean edo zeharka parte hartu duten kargudunak errefusatzeko aukera dago.

Otegiren defentsak dio Antonio Narvaez, aurreko astean Konstituzionaleko epaile izendatu zutena, izan zela Sortu alderdi politiko ez izateko salaketa jarri zuena, eta bertan Bateraguneri erreferentzia egiten zitzaiola.

Auzitegi Konstituzionaletik jakinarazi dutenez, hala ere, errefusatzeko eskaririk ez dute jaso oraindik.

Otegik sei urte eta erdiko kartzela zigorra jaso zuen Bateragune auziagatik, babes helegitea aurkeztu zuen, eta Konstituzionalak horren inguruko erabakia hartu behar du. 2009tik dago preso Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacintok bezalaxe. Azken horiek bat egin zuten helegitearekin.

Rafa Diaz Usabiaga LABen idazkari nagusi ohia ere preso dago auzi berdinagatik, baina bere prozedura bestelakoa da, nahiz eta Konstituzionalaren erabakiak berari ere eragingo dion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak